18:19

Mundua

Gerra Ukrainan

EBk Ukrainari 1.400 milioi gehiago ematea erabaki du material militarra erosteko

Agentziak | EITB Media

Hungariaren abstentzioari esker izango da posible hori, iturri diplomatikoek adierazi dutenez. Beste iturri batzuek, ordea, azaldu dute EBko legediaren interpretazio batean oinarritu dela Kontseilua; zeinaren arabera, Hungariak ezin zuen iritzirik eman laguntzen ari ez den tresna bat erabiltzeko.

  • Josep Borrell EBko Kanpo Arazoetarako goi-ordezkaria, Luxenburgon. Argazkia: EFE

    Josep Borrell EBko Kanpo Arazoetarako goi-ordezkaria, Luxenburgon. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europar Batasuneko (EB) Atzerri ministroek gaur erabaki dute Ukrainari 1.400 milioi euroko beste diru-laguntza bat ematea, material militarra erosteko. Oraingoan zigorrekin blokeatutako aktibo errusiarren mozkinetatik aterako dute dirua

Hori legez posible izango da Hungariaren abstentzio konstruktiboari esker, iturri diplomatikoek adierazi dutenez.

Beste iturri diplomatiko batzuek azaldu dutenez, ordea, Europar Batasuneko legediaren interpretazio batean oinarritu da Kontseilua; horren arabera, Hungariak ezin zuen iritzirik eman laguntzen ari ez den tresna bat martxan jartzeko.

Honezkero, EBk akordioa itxi zuen Kievi laguntza militarra emateko, Ukraina inbaditzeagatik ezarritako zigorrek blokeatutako aktibo errusiarrek sortzen dituzten aparteko etekinekin; beraz, ez dira estatu kide bakoitzak egindako ekarpenak izanen.

Baina orain erabaki hori martxan jarri beharra zegoen, Hungariak eta beste batzuek betoa jartzen baitzioten, Bakea Babesteko Europako Funtsaren (FEAP) bidez, Ukrainari laguntza militarra finantzatzeari. Adostasuna beharrezkoa da EBk Atzerri Politikari buruz hartzen dituen erabakietan.

Ministroek gaur Luxenburgon egingo duten bilerara iritsi denean, Josep Borrell EBko Kanpo Arazoetarako eta Segurtasunerako goi-ordezkariak esan du Kontseiluari legezko metodo bat proposatuko ziola Hungariaren betoa saihesteko eta Ukrainak hurrengo astean Errusiako aktiboen errendimenduak baliatzeko.

Borrellek azaldu duenez, Europar Batasuneko itunek "aurrera egiteko legezko bideak ematen dituzte, estatu kide batzuek parte hartu nahi ez badute ere".

Horrela, Hungariak aktibo errusiarren etekinetatik datorren Ukrainarentzako dirua ez blokeatzea espero zuen EBko diplomaziaren buruak, Kieverako ekipoak finantzatzeko 6.600 milioi euro ordaintzea ahalbidetuko luketen zazpi ekimenekin egiten ari den bezala.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena