Ultraeskuindar batek hiru umeri eraso die Finlandian, eta horietako bat larri zauritu du
Finlandiako Poliziak eskuin muturrarekin lotura duen gizon bat atxilotu du Oulu hiriko (Finlandiako ipar-mendebaldea) merkataritza-gune batean 12 urteko haur bati labankadak emateagatik, Finlandiako Ikerketa Bulego Nazionalak (KRP) gaur jakitera eman duenez.
Erasoa ostegun arratsaldean gertatu zen. Erasotzaileak, 30 urte inguruko finlandiar batek, ezer esan gabe, hiru adingaberi eraso zien arma zuri batekin merkataritza-gune jendetsu batean.
Lekukoen arabera, erasotzaileak hainbat aldiz sastakatu zuen nerabeetako bat bizkarretik, eta beste bat sastatzen saiatu zen. Azken horrek erasotzailearengandik ihes egitea lortu zuen, nahiz eta gizonak merkataritza-gunetik atzetik jarraitu.
Biktima finlandiarra da, jatorriz atzerritarra, eta zauri larriak zituen. Berehala eraman zuten ospitalera, baina medikuen txostenaren arabera, horren bizitza ez dago arriskuan.
Ikertzaileen arabera, erasotzaileak aurrekariak ditu eta eskuin muturreko talde bateko kidea da. Ihes egin nahian zebilela, segurtasun-zaindariek atxilotu zuten.
Poliziaren arabera, segurtasun-zaindarien esku-hartze azkarra erabakigarria izan zen tragedia handiagoa saihesteko, erasotzailea uxatu eta zauritua artatu baitzuten.
Ikerketa KRPren esku utzi dute, arrazakeria eta muturreko indarkeria kasu bat delakoan. Erasotzaileak erailketa-saiakerako bi karguri egin beharko die aurre, eta zigorra areagotu daiteke arrazakeriagatik eta biktimen adinagatik.
Albiste gehiago mundua
Desnutrizioak 250 hildako baino gehiago eragin ditu dagoeneko Gazan, ostiralean hildako 11 lagunak barne
Gazako Osasun Ministerioak emandako datuen arabera, horietatik 108 haurrak dira.
Zelenskiren, Trumpen eta Putinen arteko goi-bilera bat antolatzen laguntzeko prest agertu da Europa
Hala adierazi dute Von der Leyen, Macron, Meloni, Merz, Starmer, Stubb eta Tusk buruzagiek Trumpen eta Putinen arteko goi-bileraren ostean.
320 hildako baino gehiago Pakistanen, eurite bortitzek sortutako uholdeetan
Gutxienez 320 pertsona hil dira Pakistaneko iparraldean, euriteek bat-batean uholdeak eraginda. Khyber Pakhtunkhwa probintzia kolpatuena izan da, biktima gehienak eta dozenaka desagertu baitaude. Agintariek erreskate lanetan jarraitzen dute, milaka kaltetuk laguntzaren zain dauden bitartean.
Trumpek eta Putinek akordiorik gabe itxi dute Ukrainari buruzko Alaskako goi-bilera
Horren ostean, Trump eta Zelenski Washingtonen bilduko dira astelehenean, Alaskan izandako goi-bileraren inguruko xehetasun guztiak hizpide izateko asmoz.
Bolivian hauteskunde egun historikoa izango dute igandean: baliteke eskuinak agintea eskuratzea ia 20 urteren ostean
Batasun aliantzako Samuel Doria Medina enpresaria da inkesten buru, eta oso gertu du Aliantza Libreko Jorge Tuto Quiroga oposizioko kide eta presidente ohia (2001-2002).
Ben Gvir israelgo ministro ultranazionalistak Marwan Barghouti buruzagi palestinarra bisitatu du espetxean mehatxatzeko
"Ez duzue irabaziko", ohartarazi dio Ben Gvirrek 2002tik kartzelan dagoen Barghoutiri, Israelgo auzitegi batek Bigarren Intifadan bost hilketatan parte hartzeagatik zigortu ostean. "Israelgo nazioarekin sartzen dena, gure seme-alabak eta gure emakumeak hiltzen dituena, lurretik ezabatuko dugu", erantsi du Israelgo ministro polemikoak.
Trumpen zein aurpegi ikusiko dugu Putinekin? Hori izango da hitzorduaren gakoetako bat
Donald Trump Vladimir Putinekin bilduko da gaur Alaskan, zalantzaz beteriko bilera batean: AEBko presidenteak buruzagi errusiarra kritikatzea saihestu du iraganean, eta diskurtsoa gogortu du azken hilabeteetan, baina zalantzan dago irmotasun horri eutsiko dion edo Moskurekiko hurbilketa bilatuko duen.
Plastikoen kutsaduraren aurkako nazioarteko itunaren negoziazioek porrot egin dute
Genevan hamar eguneko bileren ondoren, NBEko herrialdeek ez dute adostasunik lortu, baina elkarrizketa prozesua ez eteteko eskatu dute.
Trumpek eta Putinek bilera egingo dute ostiral honetan Alaskan, Ukrainan su-etena lortzeko asmoz
AEBko presidenteak esan du % 25eko aukera dagoela bilerak arrakastarik ez izateko; Kremlinak, berriz, ohartarazi du ez dela aurreikusten akordio formalik sinatzea. Aurrerapenik ezean, Moskuren aurka zigor berriak ezarriko dituela ziurtatu du Trumpek.
Ia 40 pertsona hil dira Kaxmirren izandako uholdeetan, Indian
Gutxienez 38 pertsona hil eta 100 zauritu dira Indiako Jammu eta Kaxmir estatuan izandako euri-jasek eragindako uholdeetan. Erreskate talde ugari mobilizatu dira hondakinen artean harrapatuta egon daitezkeen edo korronteak eraman dituen biktimak aurkitzeko. Gunerik kaltetuenetako bat Chositi izan da. Ur-uholdeek kalteak eragin dituzte etxebizitzetan eta ibilgailuetan. Era berean, uholdeek suntsitu egin dituzte Kishtwar barrutiko Machail Mata santutegia urtero bisitatzen duten erromesentzako kanpin-dendetan jarritako aldi baterako sukaldeak.