12:37

Mundua

ISRAEL

Libanoko mugan “ekintza oso indartsua gauzatzeko prest” dagoela ohartarazi du Netanyahuk

Agentziak | EITB MEDIA

Israelgo Gobernuak 50.000 erreserbista gehiago deitu ditu, Libanoko iparraldeko mugan tentsioa areagotu baita. Ildo horretatik, 350.000 erreserbisten mobilizazioa abuztuaren 31ra arte egongo da indarrean.

  • Netanyahu, Libanoko mugan dauden militarrei bisita egiten. Argazkia: EFE

    Netanyahu, Libanoko mugan dauden militarrei bisita egiten. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak asteazken honetan ohartarazi duenez, Israelgo Armada "ekintza oso indartsua" egiteko prest dago Libanoko mugan. Testuinguru horretan, Israelgo Gobernuak 50.000 erreserbista gehiago deitu ditu, Libanoko iparraldeko mugan tentsioa areagotu baita.

Israelek 300.000 erreserbista inguru mobilizatu zituen Gazako zerrendan gerra hasi zenean, eta horietako asko iparraldeko mugan dira. Hain zuzen ere, urriaren 8a piztu ziren liskarrak Hizbularekin eta beste milizia palestinar batzuekin, Hamasek gauzatutako ekintzaren biharamunean.

350.000 erreserbisten mobilizazioa abuztuaren 31ra arte egongo da indarrean, gaur onartutako xedapen exekutiboaren arabera, Israelgo Armadaren irrati ofizialak Defentsa Ministerioak onartutako erabakiaren berri eman duenez.

Oraingoz, Israelek 287.000 erreserbista deitu ditu guztira, Israelen historiako erreklutamendurik handiena, nahiz eta askok dagoeneko beren funtzioetatik kendu dituzten jada.

"Iparraldean ekintza indartsua egiteko prest gaude", esan du Netanyahuk X sare sozialean zabaldutako mezu batean, eta Kiryat Shmona hirira egindako bisitaren bideo bat argitaratu du.

Bertan, Israelgo lehen ministroak honakoa ohartarazi du: "Oker dabil min egin diezagukeela eta geldirik geratuko garela pentsatzen duenak". Hala, aste honetan Libano iparraldean egindako erasoen ondorioz piztutako suteei erreferentzia egin die.

Israelgo Armadak eta Hezbolak hainbat liskar izan dituzte urriaren 8tik, Hamasek gauzatutako erasoaren biharamunean. Ekintza hartan 1.200 pertsona hil eta 240 bahitu inguru izan ziren, Israelgo agintariek emandako datuen arabera.

Orain arteko borrokek 400 hildako inguru utzi dituzte Libanon. Bestalde, Gazako zerrendan, hildako 36.500 palestinar eta 83.000 zauritu zenbatu dituzte.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena