Mundua
Ukrainako gerra
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Zelenskik uste du Errusiako helburu militarrei eraso egiteko jasotako baimenak indarren arteko asimetria murriztuko duela.
Supermerkatu baten aurkako erasoa Kharkiven. Artxiboko irudia: EFE
Errusiak Kharkiven —herrialdearen iparraldean— emandako aurrerapausoei eusteko gai da oraingoz Ukraina, baina aireko erasoetan nagusi izaten jarraitzen du Moskuk, ukrainarrek dituzten gabeziez baliatuta.
Bitartean, Kievek erabilitako drone leherkor txikiek indarra ematen diote Ukrainari, etsaien erasoak uxatzeko bidean. Dena den, AEBk eta Alemaniak eurek bidalitako armak erabiltzeko emandako baimenak ekarriko dituen ondorioen esperoan daude ukrainarrak.
Bestalde, Errusiak abiatutako erasoaldiaren fokua den eremua —ipar-mendebaldea— "kontrolpean" dute ukrainarrek, Armadako Estatu Nagusiak jakitera eman duenez.
Hain zuzen ere, Jortitsia taldeko bozeramaile Nazar Voloshinek esan du gaur-gaurkoz Vovchansk hiriaren % 70 dutela kontrolpean.
Horren hitzetan, droneak erabakigarriak dira errusiarren erasoak gelditzeko. Esparru horretan, gainera, bere esku du ekoizpena Ukrainak; alegia, ez da aliatuen bidalketen aiduru egon behar.
Hala eta guztiz ere, bi Patriot misil jasotzeko itxaropena du Ukrainak, "Kharkiv babesteko", esan zuen duela gutxi hango presidente Volodimir Zelenskik The Guardian egunkari britainiarrari emandako elkarrizketan, eta armen eta munizioen bidalketa oso motel doala onartu zuen.
Horiek horrela, Errusiako helburu militarrei eraso egiteko jasotako baimenak indarren arteko asimetria murriztuko duela uste du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa