Itxi

Mundua

Gerra Gazan

Israelek 30 eguneko epea eman dio UNRWAri Jerusalem ekialdeko egoitza uzteko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

UNRWA 1948ko gerran, Israel sortu ondoren, ihes egin zuten edo beren etxeak uztera behartu zituzten errefuxiatu palestinarrez arduratzeko sortu zen, eta Israelen helburu izan da luzaroan.

  • En las últimas semanas, israelíes extremistas han atacado la sede de la UNRWA en Jerusalén este

    En las últimas semanas, israelíes extremistas han atacado la sede de la UNRWA en Jerusalén este. EFE

Israelgo Lurren Agintaritzak (ATI) UNRWA Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziari jakinarazi dionez, Jerusalemen duen egoitzako instalazioak 30 eguneko epean hustu behar ditu.

Asteartean UNRWAri bidalitako gutun batean, ATIk idatzi dio agentziak 27 milioi shekel (7 milioi euro inguru) baino gehiago zor dizkiola Israelgo lurretan "azken zazpi urteetan baimenik gabe" lan egiteagatik.

Gainera, "legez kanpoko edozein erabilera berehala geldiaraztera, legea urratuz eraiki duen guztia suntsitzera, edozein pertsona edo artikuluren lursaila uztera eta ATIri itzultzera behartuta" dagoela ohartarazi dio agentziari, "gutuna idatzi eta 30 eguneko epean".

"Ez baduzu betetzen, ATIk legezko baliabide guztieak erabiliko ditu erantzuteko, eta horrek dakartzan kostuak zure gain hartu beharko dituzu. Ez da beste ohartarazpenik bidaliko", gehitu du gutunak.

UNRWA 1948ko gerran, Israel sortu ondoren, ihes egin zuten edo beren etxeak uztera behartu zituzten errefuxiatu palestinarrez arduratzeko sortu zen, eta Israelen helburu izan da luzaroan.

Gazako Zerrendan gerra hasi zenetik, UNRWA Israelen jomugan egon da. Israelek Hamasen urriaren 7ko erasoetan parte hartzea leporatu zien agentziako hamar bat langileri, eta ehunka langilek baino gehiagok islamistekin harremanak dituztela argudiatu du; eta ez du ezkutatzen ixteko asmoa.

Azken asteotan, muturreko israeldarrek eraso egin diote UNRWAren egoitzari Jerusalemen, eta hainbat aldiz okupatu dute. Ondorioz, agentziak aldi baterako itxi behar izan du egoitza.

Salaketa horien ondorioz, herrialde emaile askok finantzaketa bertan behera utzi zuten urtarrilean, nahiz eta gehienek berriro ekin dioten Israelek aurkeztutako froga eztabaidaezinen faltagatik.