Mundua
OZEANIA
agentziak | eitb media
NBEk adierazi du bilaketa eta erreskate lana zaila izaten ari dela lur-eremuaren ezegonkortasunagatik eta irisgarritasun arazoengatik, eta "egunak" iraun dezakeela. Gobernuaren azken balantzearen arabera, 2.000 izan litezke azpian harrapatutako herritarrak.
Albisteak (1)
NBEk adierazi du Papua Ginea Berrian lur-jausi batek azpian harrapatu duen herrixkan egiten ari diren bilaketa eta erreskate lanak "egunak" iraun ditzakeela lur-eremuaren ezegonkortasunagatik eta irisgarritasun arazoengatik. Gobernuaren azken balantzearen arabera, 2.000 izan litezke lur azpian harrapatutako herritarrak.
"Papua Ginea Berriko Armada ari da gidatzen bilaketa eta erreskatea. Kokalekua, lurraren etengabeko mugimendua eta errepidean izandako kalteak mantsotzen ari dira lanak", NBEren bulegoak zabaldu duen mezuan agertzen denez.
Mendi baten zati bat erori egin zen aurreko ostiral goizaldean, eta 6-8 kilometroraino jaurti zituen lurra eta haitzak, Kaokalam herrixkaraino, Port Moresby hiriburutik 600 kilometrora dagoen herriraino.
Dozenaka etxe geratu ziren sei eta zortzi metro arteko lur eta haitz geruza baten azpian, eta herrira iristen diren errepideak oso kaltetuta geratu zirenez, horrek zaildu egiten ditu erreskate lanak. "Gobernuko agintariak irisgarritasuna hobetzen ari dira lanean", azpimarratu du NBEk.
4.000 pertsona inguru bizi dira Kaokalamen, baina agintariek uste dute kaltetuak gehiago direla, askok bertara ihes egin ohi baitute inguruko tribuetako gatazketatik.
Erreskate lanekin batera, NBEk eta bertako agintariek kaltetuak artatzeko misioa abiarazi dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa