22:27

Mundua

IRANGO HAUTESKUNDEAK

Presidentetzarako hauteskunde prozesuari formalki ekin diote Iranen

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Irango Hauteskunde Egoitzak jakinarazi duenez, hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 30etik ekainaren 3ra bitartean egongo da zabalik, eta, ondoren, hauteskundeak baino bi aste lehenago onartutako hautagaien behin betiko zerrenda argitaratuko dute. Ekainaren 28an izango dira hauteskundeak.

  • Hainbat iraniar, Raisiren heriotzagatik atsekabea adierazten. Argazkia: EFE

    Hainbat iraniar, Raisiren heriotzagatik atsekabea adierazten. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ahmad Vahidi Irango Barne ministroak igande honetan iragarri du hauteskunde aurreratuak egiteko prozesuaren hasiera, formalki, Ebrahim Raisi presidentea helikoptero istripu batean hil ostean.

Vahidiren dekretuak Irango probintzia eta hirietako gobernadoreei hauteskunde-batzorde exekutiboak sortzeko agintzen die, hiru eguneko epea emanez horretarako.

Irango Konstituzioaren 131. artikuluak ezartzen duenez, hauteskundeak gehienez ere 50 eguneko epean egin behar dira, presidente bat hil edo ezgaitzen den egunetik hasita.

Raisi hil eta biharamunean, Irango Estatuko hiru adarretako ordezkariak bildu ziren eta ekainaren 28a adostu zuten hauteskundeak egiteko egun gisa.

Maiatzaren 26an Irango Hauteskunde Egoitzak jakinarazi duenez, hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 30etik ekainaren 3ra bitartean egongo da zabalik. Ondoren, Iraultzaren Zaindarien Kontseiluak eskuhartuko du, eta hauteskundeak baino bi aste lehenago onartutako hautagaien behin betiko zerrenda argitaratuko du.

Hauteskunde kanpaina ekainaren 12an hasi eta 27ra arte luzatuko da, Irango agintariek argitaratutako egutegiaren arabera.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena