Mundua
GAZA, ERASOPEAN
Agentziak | EITB Media
Israelek duela 20 egun pasabidearen alde palestinarra bereganatu zuenetik, lehenengo aldiz sartu da laguntza.
Albisteak (2)
Laguntza daramaten dozenaka kamioi sartu dira Egiptotik Gazako Zerendan Kerem Shalom pasabidetik, Israelen kontrolpean dagoen pasabidetik, Egiptoko iturri ofizialetatik jakinarazi dutenez.
Kamioi bakoitzak 20 bat tona elikagai daramatza, eta lau zisterna kamioi ere sartu dira erregaiarekin. Goizaldean hasi dira sartzen Egiptotik, eta Kerem Shalom pasabidean israeldarrek ikuskatzen dituzte, Egiptoko segurtasun indarren eta Ilargi Gorriaren arabera.
Israelek duela 20 egun pasabidearen alde palestinarra bereganatu zuenetik, lehenengo aldiz sartu dira laguntza daramaten kamioiak.
Ilargi Gorriaren esanetan, erregaia daramaten lau kamioi eta elikagaiak dituzten 80 kamioi sartu dira jada, eta ez dute baztertzen Kerem Shalomera bidalitako kamioiak 200 edo 300 izatea.
"Kamioiak, 15-20 tona elikagairekin, Nazio Batuen Erakundearen esku geratuko dira Palestinan", adierazi du Egiptoko Administrazioak.
Laguntza daramaten ehunka kamioi geratu dira harrapatuta Egipton Gazako Zerrendan sartzeko zain, maiatzaren 7an Israelek Rafahko pasabide horren kontrola hartu zuenetik.
Egipto, AEBrekin eta Qatarrekin batera, Israelen eta Hamasen arteko bitartekari lanak egiten ari diren unean iritsi da pasabidearen irekiera, su-etena lortzeko zeharkako negoziazioak egiten ari direnean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa