Mundua
Ukrainako gerra
Agentziak | EITB Media
"Hainbat lagun desagertuta eta beste asko zaurituta daude. Ikusitakoa ikusita, erasoak merkataritza-gunea zeukan helburu, eta jende mordoa zegoen bertan. Hau terrorismo hutsa da", salatu du Kharkiveko alkate Igor Terejovek.
Gutxienez sei pertsona hil eta 40 zauritu dituzte, horietako batzuk oso larri, Errusiak airetik Ukraina iparraldeko Kharkiv hiriko brikolaje hipermerkatu baten aurka jaurtitako bi lehergailuk.
"Hainbat lagun desagertuta eta beste asko zaurituta daude. Ikusitakoa ikusita, erasoak merkataritza-gunea zeukan helburu, eta jende mordoa zegoen bertan. Hau terrorismo hutsa da", salatu du Kharkiveko alkate Igor Terejovek. Azken datuen arabera, gutxienez 16 desagertu daude.
Eskualdeko gobernadore Oleg Sinegubovek adierazi du gutxienez bi jaurtigai lehertu direla eraikuntzarako materiala saltzen duen Epicentr saltokian. 15.000 metro koadroko gune bat hartzen duen eraikinak su hartu du 16:00ak aldera (15:00ak Euskal Herrian) gertatu den erasoaren eraginez.
"Erasoaren lekuan ehunka lagun egon litezke", ohartarazi du Sinegubovek. Larrialdietarako zerbitzuak bertaratu dira, biktimak artatzera", jakinarazi du.
Ukrainako presidente Volodimir Zelenskik, bestalde, azpimarratu du erasoak "helburu zibila" zuela, "bisitari eta langile asko" baitzeuden hipermerkatu horretan. "Atentatu hau errusiar erotasunaren beste adierazpen bat gehiago da, soilik Vladimir (Putin) bezalako zoroak baitira jendea horrela hiltzeko eta izutzeko gai", erantsi du.
Horrela, aireko erasoen aurkako borrokan mendebaldeko aliatuei eskatutako laguntzarekin lotu du Zelenskik erasoa. "Gure herritarren bizitzak ahalik eta modurik eraginkorrenean babestu nahi ditugu, errusiar terroristak gure mugetara iristeko gai ere izan ez daitezen", esan du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa