Mundua
Iran
Agencias | EITB Media
Hauteskundeak deitzea erabaki dute Mohamad Mojber presidenteordeak, Mohamad Baqer Qalibaf Parlamentuko presidenteak eta Gholamhosein Mohseni Ejei aparatu judizialeko buruak.
Ebrahim Raisi. EFE.
Irango agintariek presidentetzarako hauteskundeak ekainaren 28an egitea erabaki dute, igandean helikoptero istripu batean hil den Ebrahim Raisi presidentearne ondorengoa aukeratzeko.
Hauteskundeak deitzea erabaki dute Mohamad Mojber presidenteordeak, Mohamad Baqer Qalibaf Parlamentuko presidenteak eta Gholamhosein Mohseni Ejei aparatu judizialeko buruak.
Zehazki, presidente izateko hautagaiak maiatzaren 30etik ekainaren 3ra erregistratu beharko dira; hauteksunde kanpaina ekainaren 12an hasiko da eta 27an amaitu, IRNA albiste agentzia ofizialaren arabera.
2021eko hauteskundeetan gailendu ostean izendatu zuten Ebrahin Raisi herrialdeko presidente, bi agintaldiko muga betea zuen Hasan Rohani moderatuaren tokia hartuz. Hauteskunde haietan hautagai erreformista eta moderatu nagusiak hauteskunde prozesutik kanpo geratu ziren eta ultrakontserbadoreak boterera itzultzea ekarri zuen horrek.
Hauteskundeak datorren urterako aurreikusita bazeuden ere, Raisiren heriotzak, egoera hauetarako konstituzioak ezarritako klausulak betetzera behartzen ditu agintariak hau da, bi hilabeteko epean hauteskundeak ospatzea.
Irango Konstituzioaren 131. artikuluak "kontseilu" bat sortzea aurreikusten du, Kontsulta Batzarreko presidenteak, aparatu judizialeko buruak eta lehen presidenteordeak osatua, "presidente berri baterako hauteskundeak antolatzeko, gehienez ere 50 eguneko epean". Horretarako, buruzagi gorenak, Ali Jamenei aiatolak, oniritzia eman du eguneko lehen orduan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa