Mundua
ISTRIPUA IRAN AZERBAYAN ARTEAN
AGENTZIAK | EITB MEDIA
"Duela minutu batzuk helikopteroaren eta tripulazioko kide baten telefono mugikorraren seinale bat jaso dugu istripua gertatu den lekutik" azaldu du armadako komandante batek. "Baliabide militar guztiekin goaz inguru horretara, eta albiste onak ematea espero dugu", gaineratu du.
Irango presidente Ebrahim Raisiren bila dabiltzan erreskate taldeak. Argazkia: EFE
Albisteak (2)
Irango Armadak igandeko azken orduan jakitera eman duenez, Ebrahim Raisi Irango presidentea zihoan helikopteroaren posizio "zehatza" aurkitu dute, aparatuaren seinale bati eta tripulazioko kide baten mugikorrari esker.
"Helikopteroaren istripuaren leku zehatza identifikatu dugu", adierazi du Asghar Abbasqolizadeh Ekialdeko Azerbaijango armadako komandanteak, IRNA agentzia ofizialaren arabera.
"Duela minutu batzuk helikopteroaren eta tripulazioko kide baten telefono mugikorraren seinale bat jaso dugu istripua gertatu den lekutik" esan du, eta gaineratu duenez, "baliabide militar guztiekin goaz inguru horretara, eta albiste onak ematea espero dugu".
Aurretik, Mohsen Mansouri Exekutiboko presidenteordeak ere adierazi du kontaktua eduki dutela Raisi zihoan helikopteroko bi bidaiarirekin.
Mansourik adierazi duenez, Tabrizetik, Ekialdeko Azerbaijan probintziako hiriburutik abiatu dira hiru helikoptero 13:00etan (11:30 GMT), eta 30 minutu geroago Ebrahim Raisi presidentea zihoan aparatuarekin kontaktua galdu dute.
Raisirekin batera, Hosein Amir Abdolahian Atzerri ministroa, Malik Rahmati Ekialdeko Azerbaijango gobernadorea eta Mohammad Ali Ale-Hashem Tabrizeko ostiraleko otoitzen burua zihoazen helikopteroan.
Kontaktua galdu ondoren, gutxienez 65 erreskate talde dituen dispositibo handia jarri dute martxan, baina zaila izaten ari da operazioa eguraldi txarra, euria eta lainoa dela eta. Istripua inguru menditsuan gertatu da, gainera, Ilargi Gorriak jakitera eman duenez.
Ali Jamenei Irango buruzagi gorenak jada esan du Raisi desagertu arrean, ez dela "etenik izango" Iranen.
Testuinguru honetan, ehunka pertsona bildu dira Mashad eta Qom hiri sakratuetan agintari ultrakontserbadorearen ongizatearen alde otoitz egiteko, Estatuko telebistak emandako irudien arabera.
Raisik urtegi bat inauguratu zuen igande goizean Ilham Aliev azerbaijandarrarekin batera, bi herrialdeen arteko mugan. Proiektu hori aurrerapausotzat jo zuten agintariek aldebiko harremanetan eta handik itzultzean izan da ezbeharra.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa