Mundua
IRAN
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Barne ministro Ahmed Vahidik informazioa baieztatu du, eta adierazi du ez dutela helikopteroa aurkitu, eguraldi kaskarrak bilaketa zaildu duelako. Oraingoz ez dute argitu Irango presidentea onik dagoen ala ez.
Irango presidente Ebrahim Raisi. Foto: EFE
Irango presidente Ebrahim Raisi zeraman konboiaren helikopteroetako batek larrialdiko lurreratzea egin behar izan du inguru menditsu eta helezin batean, eta galduta dago, Irango telebistak jakinarazi duenez. Iturri horren arabera, erreskate taldeak bila ari dira.
Barne ministro Ahmed Vahidik informazioa baieztatu du, eta adierazi du oraindik ez dutela helikopteroa aurkitu, eguraldi kaskarrak bilaketa zaildu duelako.
Mehr albiste agentziari egindako adierazpenetan, ministroak azaldu du Azerbaijanen protokolozko ekitaldi bat izan duela ordu batzuk lehenago, eta presidentea bueltan zeraman helikopteroak behe-laino itxia aurkitu duela, eta horregatik egin duela larrialdiko lurreratzea.
"Kontuan izan behar da une honetan egoera zaila dela eta horrek komunikazioa ere eragozten duela", erantsi du ministroak.
"Helikopteroak istripua izan duela jakin eta berehala, erreskate taldeak bidali ditugu", esan du Ilargi Gorriko presidente Babak Mahmoudek.
Guztira, 40 erreskate talde joan dira Kalibar eta Warzghan ingurura, Azerbaijango mugatik 30 kilometrora, istripua bertan gertatu baita. Esan bezala, presa baten irekiera ekitalditik bueltan —Ilham Aliyev presidente azeriarrarekin izan da han— gertatu da ezbeharra.
Euriak eta behe-laino itxiak, baina, zaildu egin dituzte erreskate lanak, eta iragarpenek diote joera horri eutsiko diola eguraldiak datozen orduetan ere.
Hiru aireontzi zeramatzan aurretik helikopteroak, eta Atzerri Gaietako ministro Hosein Amir Abdolahian eta Ekialdeko Azerbaijango gobernadore Malik Rahmati zihoazen Irango presidentearekin batera.
Hamas mugimendu palestinarrak babesa eskaini dio Irango herriari, Ezzat al Rashg bozeramaileak igorritako ohar baten bidez.
EBk larrialdiak kudeatzeko zerbitzua jarri du martxan, Iranek hala eskatuta
Europako Krisi Kudeaketarako komisario Janez Lenarcicek iragarri du EBk larrialdiak kudeatzeko zerbitzua (Copernicus) aktibatu duela, Iranek hala eskatu baitio.
Copernicusek mapen informazioa ematen du, satelite irudietan oinarrituta, eta baso suteak, uholdeak, lehorteak eta sumendien erupzioak aztertzeko erabili ohi da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa