Mundua
Ikerketa
Agentziak | EITB Media
Gainera, emakumeen erdiek diote adingabeak zirela erasoak jasan zituztenean. Gertakariak 1980ko hamarkadaren amaieratik 2014ra arte jazo ziren. Magoak, ostera, ukatu egin du "inolako deliturik" egin izana.
David Copperfield mago estatubatuarra. Argazkia: EFE
16 emakumek sexu-erasoak leporatu dizkiote David Copperfield mago estatubatuarrari, horien artean hiru emakume drogatu izana haiekin harremanak izateko, The Guardian Erresuma Batuko egunkariak gaur argitaratutako ikerketa baten arabera.
Emakumeetako lauk diote Copperfieldek ukituak egin zizkiela, eta behartu egin zituela "agertokian sexualki bera ukitzera, ikuskizunetan zehar", ikerketaren arabera. Ikerketa txosten polizialetan eta judizialetan eta 100 testigantza baino gehiagotan oinarritzen da.
Biktima batzuen esanetan, #MeeToo mugimenduak hitz egitera bultzatu zituen, eta, kasu batzuetan, haien izenak argitaratzea onartu dute. Beste batzuetan, anonimotasun-baldintzapeko testigantzak dira.
Erasoak 1980ko hamarkada amaieratik 2014ra jasan zituzten, eta emakumeen erdiek diote, gainera, adingabeak zirela erasoak jazo zirenean, bakarren bat 15 urte ingurukoa ere bai.
Aztiak ukatu egin du "inolako deliturik" egin izana, The Guardian-ek ikerketa argitaratu aurretik Copperfield kontsultatu baitzuen. Copperfieldek "inoiz ez du modu desegokian jokatu inorekin, are gutxiago adin txikiko inorekin", azpimarratu dute bere abokatuek.
Argitaratutako informazioak "erabat faltsuak izateaz gain, guztiz sinesgaitzak ere badira", erantsi dutenez.
"David Copperfield ezagutzen duen orok esango dizu egunkari baten akusazio horiek Daviden guztiz kontrakoa direla", adierazi du magoaren ordezkari batek ohar ofizial batean.
Aztiak esan du, gainera, ezin izan dizkiotela akusazio horien "frogak" entregatu, nahiz eta eskatu, eta azpimarratu du AEBko segurtasun indarrek dagoeneko ikertu dutela, deus aurkitu gabe.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa