Mundua
BILERA, PARISEN
AGENCIAS | EITB MEDIA
Bost urteren ondoren, Xi Jinping Txinako presidenteak bisita ofiziala abiatu du Parisen: egoera ekonomikoa eta Ukrainako gerra izango ditu hizpide.
Parisko Jokoei begira, Emmanuel Macron eta Xi Jinping Frantziako eta Txinako presidenteek gatazkak dauden leku guztietan "su-eten olinpiko" bat ezartzea babestu dute astelehen honetan. Oldarraldien eten horiekin, era berean, konponbideak bilatzeko aurrerapausoak ematea eskatu dute.
Bi agintariek prentsari egindako adierazpen bateratu batean adierazi dute jarrera hori, nazioarteko gai globalak eta alde biko merkataritza-gaiak eztabaidatu ostean.
Bost urteren ondoren, Xi Jinping presidentea Europan da bisitan. Frantzian egin du lehen geldialdia. Bidaia garrantzi handikoa da ikuspuntu askotik, baina, bereziki, bi gai izango ditu hizpide egunotan: harreman komertzialak eta Ukrainako gerra. Goizean, Macronekin eta Von der Leyenekin bildu da Parisen.
Beste gaien artean, Ukrainako gerran Errusia erabiltzen ari den material askoren jatorria Txinan egon daitekeela eta, ondorioz, Txinak gerra gelditzeko "gehiago" egin dezakeela uste du Europar Batasunak. Hala esan diote, aho batez, Ursula von del Leyen eta Emmanuel Macron, EBko eta Frantziako buruek, hurrenez hurren, Xi Jinping Txinakoa presidenteari.
Ukrainako gerrari dagokionean, buruzagi europarrek Xi Jinpingi eskatu diote Errusiara egiten dituen bidalketak "kontrolatzeko". Zehazki, Vladimir Putinen Gobernuari "erabilera zibilerako zein militarrerako igorritako materiala, Ukrainako gerran" erabiltzeko arriskua handia dela esan diote. "Pekinek gehiago kontrolatu beharko lituzke bere bidalketak", esan du EBko buruzagiak.
Bilerara sartu aurretik hedabideen aurrean egin duen adierazpen laburrean, Macronek harreman orekatua eskatu dio Txinako presidenteari.
Zentzu horretan, Von der Leyenek ere adierazi dio "gehiegizko industria ekoizpenaren arazoari irtenbidea" bilatzea ezinbesteko dela, horrek "Europako merkatua arriskuan" jartzen duelako. Ohartarazi dio Europako bere "enpresak eta ekonomia" defendatuko dituela, eta "erabaki zailak" hartzeko prest dagoela, hala behar izanez gero.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa