Mundua
Gaza, erasopean
Agentziak | EITB Media
Kairon esan ditu hitzok, Israelen eta Hamasen arteko su-eten akordioa lortzeko negoziazioen bultzada betean. Netanyahuk horrela erantzun die Hamasek balizko akordio baterako ezinbesteko baldintza gisa liskarrak behin betiko amaitzea jarri duela dioten informazioei erantzunez.
Netanyahu, larunbat honetako mezuan. EFE.
Albisteak (2)
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak igande honetan esan duenez, bere herrialdeak "ezin du onartu" Gazako gerraren amaiera, bahituta dauden israeldarrak askatzeari bide emango liokeen su-eten baterako baldintza gisa.
"Ez gaude prest Hamaseko batailoiak babeslekuetatik atera, Gazaren kontrola hartu, azpiegitura militarra berreraiki eta Israelgo herritarrak mehatxatzera itzul daitezen", esan du Israelgo agintariak mezu batean.
Israelek eta Hamasek Gazan su-eten akordioa lortzeko Kairon negoziazioak martxan direnean egin ditu adierazpen horiek, Hamasek balizko akordio bat lortzeko baldintza saihestezin gisa liskarrak behin betiko amaitzea jarri duela dioten informazioei erantzunez.
"Hamas muturreko jarreretan gotortuta egon da, bereziki gure indar guztiak Zerrendatik erretiratzeko, gerrarekin amaitzeko eta Hamas bere horretan uzteko eskaeretan", adierazi du.
Israelgo lehen ministroak azaldu duenez, ez ditu talde palestinarraren eskaerak onartuko, eta gerran helburu guztiak lortu arte jarraituko du borrokan.
Halaber, adierazi du Israel oso malgua izan dela bere proposamenetan, eta mezu bat bidali die Gazan atxikita dauden israeldarrak askatzea ahalbidetzeko su-eten eske asteak daramatzaten bahituen senideei. "Hamas da bahitutakoak askatzea eragozten ari dena. Bahituak askatzeko ahalegin guztiak egiten ari gara", ziurtatu du.
Iturri palestinarrek larunbatean EFEri adierazi diote Yahya Sinwar Hamasek Gazan duen buruzagiak "AEBren idatzizko konpromisoa" nahi duela "borrokak baldintzarik gabe amaitzeko", eta eskatu du Israelek ez dezala oztoporik jarri Israelgo bahituen truke aske utzitako palestinarrak Zisjordaniara itzultzeko.
Era berean, Hamaseko iturriek adierazi dute mugimenduak ez diola erantzunik emango su-eten baterako proposamenari "zenbait gauza argitzeko" daudelako, baina onartu du ekimena "aurreko errondetan proposatutakoa baino hobea" dela.
EFE agentziari Kairon egindako elkarrizketetatik gertu dauden iturriek asteburuan adierazi diotenez, su-etenerako proposamenak 40 eguneko lehen fase bat jasotzen du, eta Hamasek 128 bahitu israeldar askatuko lituzke eta Israelgo Armada, berriz, Gazako Zerrendatik erretiratuko litzateke epe horretan.
Bigarren fasean, 42 eguneko beste menia batean, gainerako bahitu guztiak askatuko lituzke Hamasek, eta "Gazan barealdi etengabea" hasiko litzateke. Hirugarren eta azken fasean (hori ere, 42 egunekoa), gorpuak trukatuko lituzkete.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa