Mundua
Gaza erasopean
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Atzo, ostegunarekin, 200 pertsona hartu zituzten atxilo Israelen Gobernuaren kontra protesta egiteko Kaliforniako Unibertsitatean, manifestariek sortutako kanpalekua desegin zutenean.
AEBko unibertsitate batean egindako protesta. Argazkia: EFE
2.000 pertsona inguru atxilotu dituzte Palestinaren alde AEBko unibertsitateetan azken bi asteotan egin dituzten protestetan. Istiluen agertoki izan dira azken egunetan unibertsitate estatubatuarrak, Poliziaren eta manifestarien arteko sesioak gertatu baitira horietan.
Soilik atzo 200 pertsona hartu zituzten atxilo Kaliforniako Unibertsitatean, manifestariek sortutako kanpalekua desegin zutenean. Bertan bildutakoek Israelgo Gobernuaren politiken aurka egin zuten aldarri, eta Gazaren aurkako erasoaldia babesten duten enpresa guztiekin harremanak haustea eskatu zieten hezkuntza erakundeei.
Los Angelesko Poliziak, adibidez, hainbat gazteren aurka egin du. Hain zuzen ere, bertako unibertsitatean kanpatu duten gazteen eta manifestazio horien aurka azaldu direnen artean sartu da, istiluak gelditze aldera.
AEBko presidente Joe Bidenek, bestalde, manifestazio baketsuak eta ekintza biolentoak bereizi ditu, eta herritarrei eskatu die desordena publikoaren kontrako deliturik ez egiteko, Guardia Nazionalaren esku-hartzea bazter utzi badu ere.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa