Mundua
SUTEA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
1640ko eraikina da, turista asko eta asko erakartzen dituena. Erabat kiskalita geratu da, eta goiko kapitela ere eraitsi egin du suak. Oraindik ez da zabaldu sua nola piztu den.
Kopenhageko Burtsaren (Danimarka) eraikin historikoa kiskalita geratu da, astearte honetan, 08:30 inguruan piztutako sute baten ondorioz. Teilatua kaltetu du bereziki suak, eta, besteak beste, kapitela eraitsi du. Orain arte zabaldutako informazioaren arabera, ez da inor zauritu.
Dozenaka suhiltzaile ari dira bertan lanean. X sare-sozialean, Kopenhageko Suhiltzaileen Departamentuak azaldu du helburu nagusia eraikina hustea eta sua lehenbailehen itzaltzea direla. Eraikinaren inguru osoa itxi egin du bertako Poliziak.
Jakob Engel-Schmidt Danimarkako Kultura ministroak larrialdietarako zerbitzuen lana txalotu ondoren, suak "400 urte baino gehiagoko ondarea suntsitu" duela adierazi du.
Borsen izenez ezaguna, 1640koa da eraikina. Parlamentuaren egoitza dagoen Christianborg jauregitik oso gertu dago, eta milaka eta milaka turista hartzen ditu urtero.
Oraindik ez da zabaldu sua nola piztu den.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa