Mundua
Infografia
I. R. | EITB MEDIA
Israelgo defentsa sistema honek Iranen aurrekaririk gabeko eraso bati aurre egin zion larunbat honetan. Teheranek eraso bat egin zuen ehunka dronekin eta misilekin; Israelek dio jaurtigailuen "% 99" neutralizatu zituela.
Burdinezko Kupularen jaurtiketa-unitate bat. Foto: EFE
Albisteak (2)
Israelen misilen aurkako aireko defentsa sistema hau palestinarren kontrako gatazkan izandako erasoei aurre egiteagatik da ezaguna. Larunbat honetan, ordea, aurrekaririk gabeko eraso bati aurre egin behar izan zion, kasu honetan, Irandik etorri zenari.
Teheranek ehunka drone eta misil jaurti zituen Israelen aurka, Israelen "krimen errepikatuen" errepresalia gisa, apirilaren 1ean Irango Damaskoko kontsulatuaren aurka egindako bonbardaketa barne.
Israelgo agintarien arabera, erasoen "% 99" neutralizatu zituzten, Israelen eta bere aliatuen aireko defentsa sistemari esker. Sistema honek hainbat geruza ditu, eta ezagunena Burdinazko Kupula da, irismen laburreko misilak geldiarazten espezializatuta dagoena. Honela funtzionatzen du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa