Mundua
EKIALDE HURBILA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Israelgo Armadak atzo aurreratu zuen ez duela "hitzekin" erantzungo, "ekintzekin" baizik. Horrek, alarma piztu du nazioartean eta gerra zabaltzeko arriskuaz ohartarazi dute.
Ekialde Hurbileko egoera oso da larria. Iranek Israeli eraso egin ostean, orain Israelen erantzuna etor daiteke eta horrek oso ondorio latzak utzi ditzake, lehenaz gain. Bejanmin Netanyahu Israelgo presidenteak deituta, 13:00etatik bilduta dago gerra kabinetea, eta ondorengo orduotan espero da erabakiren bat hartzea. Estatu Batuek eta NATOko kideek, besteak beste, jada eskatu diote Israeli egoera are gehiago okertu ez dezala.
Bere aldetik, Iranek goizean ziurtatu du Israelen kontra asteburuan egindako erasoaren helburua ez zela izan Ekialde Hurbilean tentsioa areagotzea. Eraso hori "beharrezkoa, neurrizkoa eta helburu militarren kontrakoa" izan zela erantsi du. "Iranek ez du bilatzen eskualdean tentsioa areagotzea", esan du Nase Kanani Irango Gobernuko Atzerri Ministerioko eledunak, Teheranen egin duen agerraldi batean. Amaitutzat eman du liskarra Iranek.
Esan duenez, Iranek "inoiz baino indartsuago erantzungo die aurkariaren legez kanpoko ekintzei". Argi esan du, baita ere, bakea eta segurtasuna oinarri dituen Nazio Batuen Gutunarekin bat egiten duela herrialdeak. Beste behin, gogor gaitzetsi du Israelek apirilaren 1ean Damaskon egindako erasoa; zortzi pertsona hil ziren enbaxada irandarraren aurkako bonbardaketan. Horren harira, Kananik adierazi du falta botatzen duela nazioartearen babesa, tartean, NBErena edota AEB, Erresuma Batua eta Frantzia herrialdeena.
Iran etsairik arriskutsuena da israeldarrentzat, arma indartsuak baititu eta bere aldeko talde armatuak ere bai Libanon.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa