Mundua
URTEURRENA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Errusiak 2022ko otsailean Ukrainaren aurkako inbasioa abiatu zuenetik, bi blokeen arteko tentsioa muturrekoa da. Kremlinek behin eta berriz leporatu dio NATOri gerran "zuzenean" parte-hartzen ari dela, Ukrainara "arma kopuru izugarriak" bidaliz.
Jens Stoltenberg, gaur, Bruselan. Argazkia: EFE
Ipar Atlantikoko Tratatuaren Erakundeak (NATO) 75 urte bete ditu gaur, eta sorreran bezalaxe, Errusia du begiz jota. Bi blokeen arteko harremana inoizko garratzena da, bereziki, Errusiak Ukrainaren aurkako inbasioari ekin zionetik. Azken hilabeteotan Finlandia eta Suedia batuta, 32 kidek osatzen dute egun Aliantza Atlantikoa.
Bruselan egin dute gaur urteurrena gogoratzeko ekitaldia, eta irekiera hitzaldian, Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak behin eta berriz nabarmendu du "Amerikaren eta Europaren arteko batasunaren garrantzia". "Ez AEB bakarrik, ez Europa bakarrik. Ez dut horretan sinisten. Biak batuta indartsuagoak gara eta seguruago gaude", esan du. Aliantza osatzen duten herrialdeetako atzerri ministro guztiak izan dira ekitaldian.
1949an erakundea sortu zenetik gaur egunera arteko bidea gogoratu du Stoltenbergek. 12 kide izatetik 32ra igaro direla nabarmendu du, Gerra Hotza, Balkanetako Gerra, I-11ko atentatuak edota Krimea eta Ukrainako inbasioak aipatuz, "horiei aurre egitea izan delako gure erronka nagusia". "Gaur, NATO handiagoa da, indartsuagoa eta inoiz baino batuago gaude. Horrek esan nahi du zerbait ondo egiten ari garela", erantsi du.
Kremlinek ere hitz egin du NATOren urteurrenari buruz, eta ohartarazi du Errusiaren eta mendebaldeko blokearen arteko harremana amildegiaren ertzean dagoela, "zuzeneko norgehiagoka abiatzear".
Dmitri Peskov Kremlineko eledunak asteroko agerraldian esan duenez, NATO osatzen duten herrialdeek Ukrainari ematen ari diren babesak "egoera muturreraino" eraman du.
Hain zuzen, Vladimir Putin Errusiako presidenteak Ukrainaren aurkako gerra abiatzeko erabili zuen argudioetako bat izan zen Ukraina NATO erakundera batzeko arriskua.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa