08:49

Mundua

GAZA, ERASOPEAN

Israelek ondorioztatu du WCK erakundearen kontrako erasoa "okerreko identifikazio" batek eragin zuela

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Herzi Halevi Israelgo Armadako Estatu Nagusiko buruaren hitzetan, gobernuz kanpoko erakundeko langileak erasotzea ez zen helburua.

  • WCK erakundearen ibilgailua, asteleheneko erasoaren ondoren, Gazan

    WCK erakundearen ibilgailua, asteleheneko erasoaren ondoren, Gazan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

World Central Kitchen (WCK) gobernuz kanpoko erakundeko zazpi langile hil zituen astelehenean Israelgo Armadak Gazan, horien konboi baten aurka lehergailuak jaurtita. Erasoaren nondik norakoak argituko zituela agindu zuen atzo Israelgo Armadak, eta aurretiko txosten baten ondorioak zabaldu ditu, jada. Horren arabera, "okerreko identifikazio" baten ondorioa izan zen atentatua.

Herzi Halevi Israelgo Armadako Estatu Nagusiko buruak agerraldia egin zuen atzo, txostenaren berri emateko. Esan zuenez, "gerra testuinguruan" eta "baldintza oso konplexuetan" egindako operazioa izan zen. "Argi esango dut: erasoaren helburua ez zen izan WCK erakundeko langileak erasotzea. Okerreko identifikazio baten ondorio izan zen: gauez, gerra testuinguruan, baldintza oso konplexutan. Ez zuen gertatu behar", esan du.

Halaber, gehitu du gertatutakoa argitzeko "ikerketa zorrotz bat" jarri dutela martxan, eta horren ondorioak datozen egunotan ezagutuko direla. Gobernuz kanpoko erakundeekin partekatuko omen dituzte ondorioak, "elkarlana eta koordinazioa hobetzeko". "Berehala ezarriko ditugu neurriak", esan zuen.

Bere aldetik, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak atzo esan zuen World Central Kitchenen konboi bati egindako erasoa "tragikotzat" jo zuen, eta Israelgo Armadak "pertsona errugabeen" aurka "nahita" egindakoa erasoa izan ez zela erantsi.  Bestalde, Antony Blinken AEBko Estatu idazkariak "ikerketa azkar, sakon eta inpartziala" eskatu zion Israeli, baina ez zuen erasoa gaitzetsi. 

Iazko urriaren 7an gerra hasi zenetik, Israelek 32.800 pertsona baino gehiago hil ditu Gazan, tartean, 200 langile humanitario inguru.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena