09:15

Mundua

Ekialde Hurbila

Espainiak uztaila baino lehen aitortuko dio estatu izaera Palestinari, Sanchezek aurreratu duenez

Agentziak | EITB Media

Espainiako presidentearen ustez, datozen hilabeteotan nazioartean hainbat gertakari garrantzitsu izango dira, eta horiei esker, herrialde gehiagok egingo dute bat aitortzarekin.

  • Hainbat palestinar Gazako Al Shifa erietxearen hondakinen artean.

    Hainbat palestinar Gazako Al Shifa erietxearen hondakinen artean. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiak Palestinari estatu izaera aitortzeari data jarri dio Pedro Sanchez Espainiako presidenteak: uztaila baino lehen. Izan ere, argudiatu duenez, datozen hilabeteotan nazioartean hainbat gertakari garrantzitsu izango dira, eta horiei esker, herrialde gehiagok egingo dute bat aitortzarekin. 

Hain justu, Ekialde Hurbilera bidaia hasi du Sanchezek. Jordanian, Saudi Arabian eta Katarren izango da gobernuburua, Gazako egoerari aterabidea bilatu nahian. 

Bidaia jarraitzen ari diren kazetariekin egindako solasaldi batean egin ditu adierazpenok Sanchezek. Buruzagi sozialistak esana zuen legegintzaldi honetan emango zuela pausoa, eta martxoaren 22an Irlanda, Malta eta Esloveniarekin bilera egin zuen Bruselan auzian aurrera egiteko. 

Gogorarazi duenez, erabakia ministroen kontseiluak hartzen du, eta ez da ganberen babesik behar. Dena dela, argitu du jakinaren gainean jarriko dituela Kongresua eta Senatua. 

Sanchezen aburuz, apirila eta ekaina artean nazioartean gertakari garrantzitsuak gertatuko dira Israelen eta Hamasen gatazkaren harira, eta Nazio Batuen eztabaidei adi egoteko gomendatu du. 

Espainiako presidenteak ez luke nahi aitortza isolatua izatea, eta uste du hainbat herrialdek eginda gatazkarentzat mesedegarria litzatekeela. 

Arabiako herrialdeen iritzia bertatik bertara jasotzeko

Ekialde Hurbileko gatazka konpontzeko dituzten ideiak Arabiako agintarien ahotik jaso nahi ditu Sanchezek, eta bakerako bidean, Espainiak egin dezakeen ekarpena norainokoa den zehaztu. Hori da, hain justu, bidaiaren helburua. 

Besteak beste, honakoak defendatuko ditu Espainiako gobernuburuak: Gazako hondamendi humanitarioa amaitzeko su-etena ezartzea, bi estatuen irtenbidea bideratuko duen bake konferentzia bultzatzea, Palestinako errefuxiatuen NBEren agentziaren eginkizuna babestea eta Hamasek bahitutakoak aske uztea. 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena