Mundua
Udal hauteskundeak Turkian
Agentziak | EITB Media
Botoen ia % 100 zenbatuta dagoela, CHP Herriaren Alderdi Errepublikanoak botoen % 37,71 eskuratu ditu, Turkiako presidentearen AKP alderdiak baino bi puntu gehiago, Ankaran, Istanbulen eta Esminrnan garaipena lortuta. Erdoganek porrota aitortu du jada.
Turkiako oposizioko alderdi nagusiak, CHP Herriaren Alderdi Errepublikanoak, irabazi ditu Turkiako udal hauteskundeak, Recep Tayyip Erdoganen AKP alderdiaren kaltetan. Hori horrela, CHP gailendu da herrialdeko hiri nagusietan, hala nola, Ankaran, Istanbulen eta Esmirnan.
Botoen % 99,37 zenbatuta dagoela, CHPk babesaren % 37,71 lortu du, eta AKPk % 35,53.
Istanbulen (% 76,57 kontatuta), Ekrem Imamoglu hautagaia alkate izango da berriro botoen % 50,46 eskuratuta. Murat Kurum AKPko hautagaia % 40,81ean geratu da.
Ankara hiriburuan zabalagoa izan da CHP oposizioaren garaipena: botoen % 59 bereganatu ditu, Turgut Altinokek (AKP) erdietsitako %54,83ren aurrean.
Esmirnan (Turkiako hirugarren hiria) ere oposizioa garaile (Cemil Tugay), botoen % 84,29rekin. Hamza Dag AKPko hautagaiak % 37,07 lortu du.
Diyarbakirren, Turkiako Kurdistanen, Ayse Serra Bucak Kuçuk DEM Demokraziaren eta Berdintasunaren aldeko Herri Alderdiaren hautagaiak garaipen argia eskuratu du (botoen % 64,47). Bigarren geratu da Mehmet Halis AKPko kidea (% 16,73).
Erdoganek porrota onartu eta akatsak zuzenduko dituela agindu du
Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak AKPren porrota aitortu du eta iragarri du alderdiak gogoeta egingo duela "arrazoiak identifikatzeko eta akatsak zuzentzeko".
Erdogan, emaztea ondoa duela, atzo. EFE
"Behin betiko datuak ez diren arren, emaitzek agerian utzi dute atzera egin dugula herrialde guztian. Tokian tokian zer gertatu den aztertuko dugu. Arrazoiak identifikatuko ditugu, eta egin beharrekoak egingo ditugu", azaldu du Anatolia albiste agentziak jasotakoaren arabera.
"Herria presio barik eta inposizio barik hitz egitea demokraziaren garaipentzat har daiteke (...) Emaitzak gorabehera, demokrazia da hauteskunde hauetako irabazlea, baita herriaren borondatea ere", erantsi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa