08:57

Mundua

Israel

Levinek hartu ditu Netanyahuren lanak, hari egin beharreko ebakuntza "ongi" atera ostean

Agentziak | EITB Media

Israelgo lehen ministroaren bulegoak azaldu duenez, ebakuntza igande gauean egin diote, anestesia orokorrarekin. Hura ez dagoen bitartean, Israelgo lehen ministrorde eta Justizia ministro Yariv Levinek egingo ditu haren lanak.

  • Bejamin Netanyahu eta Yariv Levin.

    Bejamin Netanyahu eta Yariv Levin.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari ebakuntza egin diote igande honetan, larunbatean ohiko azterketa batean hernia bat aurkitu ostean.

Israelgo lehen ministroaren bulegoak ohar baten bidez azaldu duenez, ebakuntza "ongi" atera da.

Netanyahu falta den egunetan, Israelgo lehen ministrorde eta Justizia ministro Yariv Levinek beteko ditu haren zereginak. 

74 urteko lehen ministro israeldarrari beste ebakuntza bat egin behar izan zioten uztailean; orduan, zorabioa izan ostean, taupada-markagailu bat ezarri zioten.

Orduan bezala, kanpoan egoera politiko zaila utzita sartuko da ebakuntza-gelara, Gaza gaineko erasoaldia eta Libanoko mugako tentsio berrituek areagotuta.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena