Mundua
POLONIA
Agentziak | EiTB Media
Vladimir Putin Errusiako presidentearen arabera, "astakeria" hutsa da Errusiak mendebaldeari eraso egingo diola esatea.
Donald Tusk Poloniako lehen ministroa, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Errusiak Ukraina inbaditu ondotik, Europa "gerraurreko" egoera batean murgildura dagoela ziurtatu du Donald Tusk Poloniako lehen ministroak, eta, hori dela eta, Europar Batasuneko mugak elkarrekin zaintzeko beharra azpimarratu du.
"Badakit hau esatea gogorra dela, bereziki belaunaldi gazteentzat, baina gerraurreko aldi berri batera ohitu behar dugu", nabarmendu du Die Welt Alemaniako egunkariari egindako adierazpenetan. "Ez naiz esajeratzen ari. Egunez egun, gero eta argiago dago", gaineratu du.
Tusken hitzetan, bere asmoa ez da inor beldurtzea, baina "gerra ez da dagoeneko iraganeko kontzeptu bat; benetakoa da eta duela bi urte hasi zen".
Testuinguru horretan, Europar Batasuneko kanpoko mugak "modu koherenteagoan" babestea defendatu du. "Europar Batasunak prest egon behar du gure mugen eta gure lurraldearen segurtasunaren alde borrokatzeko", gehitu du.
Bart pilotu militarrekin Mosku iparraldean egindako bilera batean, Vladimir Putin Errusiako presidenteak esan du "astakeria" hutsa dela Errusiak Mendebaldeari eraso egingo diola esatea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa