08:39

Mundua

Moskuko atentatua

Putinek aitortu du islamista erradikalek egin dutela Moskuko atentatua, baina Ukrainaren eskua atzean egonda

Agentziak | EITB Media

Errusiako presidenteak argudiatu duenez, terroristak Ukrainatik ihes egiten saiatu ziren. "Nor zuten zain?", galdetu du.

  • Putin, astelehen honetako agerraldian.

    Putin, astelehen honetako agerraldian.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Vladimir Putin Errusiako presidenteak aitortu du islamista erradikalek egin dutela Moskuko atentatua, baina Ukrainaren esku beltza atzean dagoela nabarmendu. Hala, presidente errusiarrak esan du ikertu behar dela "nori egiten dion mesede" jada 139 hildako utzi dituen erasoak. 

"Badakigu islamista erradikalek egin zutela atentatua, eta badakigu zein ideologiaren izenean, mundu islamiarrak mendeak daramatza-eta horren kontra borrokan", azpimarratu du telebistaz emandako agerraldi batean. 

"Eta badakigu naziek ez dutela erreparorik bitarteko zikinenak eta ankerrenak erabiltzeko euren helburuak lortzeko", argudiatu du.

Putinek ez du guztiz onartu nahi mendebaldeko inteligentzia zerbitzuek darabilten hipotesia, alegia, atentatua Estatu Islamikoak eginda dela, taldeak bere gain hartu duen arren. "Badakigu nork gauzatu zuen Errusiaren eta errusiarren kontrako krimena. Baina argitu nahi duguna da nork eskatuta egin zuten", aldarrikatu du. 

Putinen aburuz, Moskuko atentatua Ukrainak "egin ohi dituen larderia ekintza odoltsuen logikaren barruan dago", Krimearen kontrako eta mugen kontrako erasoei erreferentzia eginda. 

Hala, gogora ekarri du Ukrainako kontra ofentsibak "porrot" egin duela "erabat", eta hortaz, "Ukrainak agerian utzi behar du ez dagoela dena galduta".  

"Zergatik saiatu ziren terroristak Ukrainatik ihes egiten? Nor zuten zain?", galdetu du. 

Aurrez, Kremlinek ez du adierazpenik egin nahi izan atentatuarekin zerikusia dutelakoan atxilotu dituzten 11 pertsonetatik 4k deklaratzera joatean zuten itxura eskasari buruz (indarkeria zantzuekin azaldu dira laurak). "Basakeriari emandako erantzunak ezin du basakeria izan", adierazi dute Torturaren kontrako Batzordetik. 

Zelenskik Putini buruz: "Piztia gaixo eta ziniko hori"

Azkar heldu da Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearen erantzuna. "Putinek bere buruarekin hitz egin du gaur berriro, eta telebistaz eman du. Beste behin, Ukrainari leporatu dio dena. Piztia gaixo eta ziniko hori", adierazi du X sare sozialean gauero egin ohi duen hitzaldian. 

Ukrainako presidentearen aburuz, Putinentzat "denok gara terroristak, bera izan ezik, bi hamarkada daramatzan arren terrorea zabaltzen. Putin da terrorismoaren erakusleiho handiena. Bera eta bere zerbitzu bereziak. Desagertzen denean, berarekin joan dira terrorea eta indarkeria", nabarmendu du. 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena