Mundua
Errusia
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Macronek gaineratu duenez, Jorasango Estatu Islamikoaren "asmoak" kontuan hartuta, alerta maila gorena ezarri dute Frantzian, "badaezpadako neurri gisa".
Emmanuel Macron, Frantziako presidentea. Argazkia: EFE
Gutxienez 137 hildako eragin dituen Moskuko sarraskiaren egiletza bere gain hartu duen Jorasango Estatu Islamikoa, Frantziako lurretan atentatuak egiteko "hainbat saiakeraren" atzean egon da "azken hilabeteotan", Emmanuel Macron Frantziako presidenteak astelehen honetan adierazi duenez.
Macronek gaineratu duenez, Jorasango Estatu Islamikoaren "asmoak" kontuan hartuta, alerta maila gorena ezarri dute Frantzian, "badaezpadako neurri gisa". Frantziako presidenteak adierazi zuenez, igandean hartutako erabakia "elementu sinesgarri eta sendoetan" oinarritzen da.
Frantziako zerbitzu sekretuak eta nazioarteko kide nagusien zerbitzu sekretuak bat datoz atentatuaren egilea Erdialdeko Asian baseak dituen Estatu Islamikoaren erakunde hori dela esatean, eta Macronek "edozein instrumentalizazio edo deformazio" zaintzeko eta "zorrotza eta eraginkorra" izateko eskatu dio Errusiari.
Vladimir Putin Errusiako presidentearekin hitz egingo ote duen galdetuta, "hasiera batean, harremanak ezarri dira maila guztietan, tekniketan eta ministerioetan, gure lankidetza (terrorismoaren aurkakoa) proposatu ahal izateko", zehaztu du.
Alerta terroristaren gorengo mailak, lehenik eta behin, Sentinelle misioko militarren eta segurtasun-indarren patruilen kopuru handiagoa izatea dakar, bereziki sentikorrak diren lekuetan, hala nola geltokietan, merkataritza-guneetan edo pertsonen zirkulazio-fluxu handia duten espazioetan.
2015eko urtarriletik, 24 eraso terrorista egin dira Frantzian, eta 50 inguru eragotzi dira.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa