11:22

Mundua

ATENTATUA MOSKUN

Nazioartean bolo-bolo dabilen galdera da: nola erantzungo dio Putinek atentatuari?

EITB MEDIA

Errusiako presidenteak lotura zuzena egin zuen erasotzaileen eta Ukrainaren artean, baina frogarik erakutsi gabe, eta litekeena da hor ematea erantzuna. Baina Estatu Islamikoa Asia erdigunean dago indartsuen.

2:34
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Asteburuan Estatu Islamikoak Mosku inguruan egin duen atentatu odoltsuaren ostean, nazioarteko politikan bolo-bolo dabilen galdera da ea Vladimir Putin Errusiako presidenteak ze erantzun emango dion.

Agintari errusiarrak egin zuen lehenengo agerraldian lotura zuzena egin nahi izan zuen erasoaren eta Ukrainaren artean, argudiatuz herrialde horretara ihes egiteko asmoa zutela atentatua egin ostean.

Baina Putinek ez zuen frogarik aurkeztu, eta nazioartea eta Ukraina bera beldur dira aitzakia hori erabiliko dote duen Kieven aurkako oldarraldia gogortzeko.

Halaxe pentsatzen du Mikel Ayestaran nazioarteko adituak ere, litekeena dela Errusiak Ukrainarekin ordaintzea atentatuan izandako "segurtasun akats handia", Moskuko agintariek bai baitzekiten, mendebaldeko inteligentzia zerbitzuen eskutik, atentatua izateko arriskua handia zela.

Zelenskik ukatu egin du Ukrainak Moskuko atentatuan zerikusirik izatea

Kremlinek gaur bertan esan du oraindik ez dagoela atentatuaren egileari buruzko "hipotesi zehatzik", eta ikerketaren emaitzei itxaron behar zaiela.

Ayestaranek gogorarazi du Estatu Islamikoa Asia erdigunean dela indartsuen, bereziki Afganistandik hedatu dela eremu horretara, beraz, "logikoena" erantzuna bertan ematea izango zela.

Errusia aspalditik izan da Estatu Islamikoaren jomugan, Sirian Al Asaden aldean borrokatzen ari den heinean, islamaren aurkako ustezko gurutzadaren partetzat hartzen baitu. Horren harira, Kabulen Errusiako enbaxadan atentatua egin zuen EIk.

Beraz, ikusteko dago datozen egun, aste edo hilabeteetan Putinen erantzuna nondik joango den.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena