Mundua
ATENTATUA MOSKUN
agentziak | eitb media
Estatu Islamikoaren propaganda komunikabidearen esanetan, atentatua "Estatu Islamikoaren eta islamaren aurka borroka egiten duten herrialdeen arteko gerraren testuinguruan" kokatzen da.
Moskuko sarraskiaren ustezko egileak, Amaqek zabaldutako irudi batean. Argazkia: EFE
Estatu Islamikoa talde terroristak Moskuko atentatuaren minutu eta erdiko bideo bat argitaratu du, eta bertan ikus daitezke erasotzaileak metrailetekin jendea tirokatzen eta zauritutako gizon bati lepoa mozten.
Amaq propaganda sarean zabaldutako irudien goiburua hau da: "Atzo Moskun kristauen aurka egindako eraso odoltsuko uneak agertzen dituzten irudi esklusiboak Amaq agentziarentzat". Irudiak segituan zabaldu dira Telegram, WhatsApp eta Twitter sare sozialen bidez.
Bideoan terroristetako bat ikus daiteke arma automatiko batekin tiro egiten, eta lurrean dagoen pertsona bat errematatzen. Ate baten atzealdean, korridore batean, zenbait pertsona ikusten dira lurrean, odol putzu batean.
Ondoren, labana bat daraman terrorista bat ikus daiteke lurrean zaurituta dagoen gizon batengana gerturatzen eta lepoa mozten, ondoren kamerara begiratu eta oihu egin aurretik.
Terroristak hauxe esaen dio kamerari: "Allah da handiena, fedegabeak Allahren indarrarekin gainditzen dira. Allahren bidea hartu dugu, bere erlijioari garaipena emateko".
Atzo, Amaqek ustez atentatuan parte hartu zuten lau terroristaren irudia zabaldu zuen, eta gaurko bideoan horietako hiru ikus daitezke.
Amaqek zehaztu zuen erasoan metrailetak, pistola bat, bonba su-eragileak eta labanak erabili zituztela. Era berean, atentatua "Estatu Islamikoaren eta islamaren aurka borroka egiten duten herrialdeen arteko gerraren testuinguruan" kokatu zuen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa