11:38

Mundua

UKRAINAKO GERRA

Ukrainak jaurtitako drone oldea geldiarazi du Errusiak zortzi eskualdetan, tartean Moskun eta Belgoroden

agentziak | eitb media

Pertsona bat hil da Kubanen, drone horietako baten eraginez piztu den sutean.

  • Errusiako Armada. Argazkia: EFE

    Errusiako Armada. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Errusiako Armadaren aireko defentsak Ukrainatik jaurtitako 35 drone atzeman ditu zortzi eskualdetan, tartean Moskun, eta pertsona bat hil da eraso horien ondorioz Kubanen piztu den sute batean.

"Martxoaren 17 gauean eta goizean, Kieveko erregimenak Errusiako Federazioan gidaririk gabeko aireko ibilgailuekin egin asmo zituen eraso terroristak geldiarazi ditugu", zabaldu du Errusiako Defentsa Ministerioak Telegramen.

Iturri horren arabera, "aireko defentsa baliabideek gidaririk gabeko 35 aireko ibilgailu atzeman eta suntsitu ditu Mosku (4), Belgorod (3), Kaluga (2), Oriol (1), Rostov (1), Yaroslavl (4), Kurskn (3) eta Krasnodar (17) hirietan.

Ondorioz, Vnuko, Domodedovo eta Zhukovski Moskuko aireportuetako operazioak murriztu egin dira, segurtasuna bermatzeko neurriak hartu arte, baina ordu batzuetara normaltasunera itzuli dira.

Atzo, Briansk Errusiako eskualdeko gobernadoreak salatu zuen Ukrainatik misil bat jaurti zutela, eta Errusiako Atzerri Ministerioak jakinarazi zuen azken egunotan Ukrainako Armadak 15 errusiar hil dituela.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena