18:01

Mundua

Gaza, erasopean

Igande honetan helduko diete berriro Gazan su-etena adosteko negoziazioei, iturri egiptoarren esanetan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Dohan bilduko dira oraingoan, Kairon batu beharrean, aurreko hitzorduak han izan diren arren. Egiptoko, Qatarko eta Israelgo ordezkariak egongo dira bileran, baina Hamasek ez du parte hartuko.

  • Gaza, leherketa baten ostean

    Gaza, leherketa baten ostean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gazan su-etena adosteko negoziazioak bihar, igandea, hasiko dituzte berriro, EFE albiste agentziari Egiptoko Inteligentzia Zerbitzuko iturriek jakinarazi diotenez. Israelgo ordezkariek hartuko dute parte bertan, Hamasek egindako azken proposamenari erantzute aldera.

Gaiaren konplexutasuna kontuan hartuta, anonimotasuna eskatu dute iturri horiek, eta iragarri Dohan bilduko direla, Kairon batu beharrean, aurreko hitzorduak han izan diren arren. Egiptoko, Qatarko eta Israelgo ordezkariak egongo dira bileran, baina Hamasek ez du parte hartuko.

Qatarko Gobernuak, baina, ez du baieztatu informazioa.

Elkarrizketa horietatik gertu dauden iturrien arabera, Palestina eta Israelen arteko desadostasunak jarriko dituzte mahai gainean, martxoaren 5ean adostutakoak bazter utzita.

Antza denez, bahitutako pertsonen izenak ezagutzera emateko eskatuko dio Israelek Hamasi, eta hilda dauden bahituen kopurua zehazteko.

Bestalde, Kairoko iturri palestinar batek EFEri esan dionaren arabera, Hamasen zirriborro berriak hiru fase jasotzen ditu.

Lehen faseak truke bat aurreikusten du, hainbat etapatan, eta 42 eguneko menia.

Bigarren fasean, su-eten iraunkorra ezarri nahi dute, soldaduak trukatzen hasi aurretik.

Azkenik, hirugarren faserako proposamena da Gazako Zerrendan erasoaldia amaitu eta berreraikitzen hastea

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena