Mundua
AMERIKETAKO ESTATU BATUAK
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Nazioaren egoerari buruzko hitzaldian, laguntza humanitarioa "trukerako txanpon gisa" erabiltzeari uzteko eskatu die presidente estatubatuarrak agintari israeldarrei.
Joe Biden, nazioaren egoerari buruzko hitzaldian. Argazkia: EFE
Etxe Zuriak aurreratu bezala, Joe Biden presidenteak iragarri du Ameriketako Estatu Batuetako Armadak Gazako Zerrendako kostaldean portu bat eraikiko duela bertara ura, elikagaiak eta botikak eramateko.
Joe Bidenek nazioaren egoerari buruzko hitzaldian azaldu duenez, bart AEBko Armadari larrialdiko misio bat abiatzeko agindu dio aldi baterako portu bat eraikitzeko Gazako kostaldean, elikagaiak, ura eta botikak garraiatzen dituzten ontzi handiak hartzeko asmoz.
Edonola ere, Bidenek nabarmendu du ez dituztela soldadu estatubatuarrak bertara bidaliko.
Elikagaiak eta botikak Zipretik aterako dira, AEBko Gobernuko iturriek jakinarazi dutenez.
Halaber, laguntza humanitarioa "trukerako txanpon gisa" erabiltzeari uzteko eskatu die presidente estatubatuarrak agintari israeldarrei.
Bestalde, Israelen eta Palestinaren arteko gatazka konpontzeko irtenbide bakarra bi estatu sortzea dela berretsi du Bidenek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa