Mundua
GAZA, ERASOPEAN
AGENTZIAK| EITB MEDIA
"Israelgo okupazio indarrek izugarrizko sarraskia egin dute eta dozenaka pertsona hil eta beste batzuk zauritu dituzte Kuwait biribilgunean", adierazi du Osasun Ministerioak ohar batean.
Laguntza kamioia suntsituta, Deir Al Balahen, Gaza iparraldean. Argazkia: EFE
Gosetea gerra estrategia bihurtu den honetan, dozenaka zibil hil dituzte igande honetan Gazako Zerrendan izan diren bi erasotan, gutxienez, laguntza humanitarioaren zain zeuden edota garraiatzen ari zirela, Israelgo Armadak haien aurka tiro egin ondoren, Palestinako medikuek eta Osasun Ministerioak jakitera eman dutenez.
"Israelgo okupazio indarrek izugarrizko sarraskia egin dute eta dozenaka pertsona hil eta beste hainbat zauritu dituzte Kuwait biribilgunean", adierazi du Osasun Ministerioak ohar batean.
Biktimak Gazako iparraldean zeuden, irina zeramaten kamioien zain. Ministerioak azaldu duenez, ez dakite ziur zenbat hildako dauden "gorpuak kalean sakabanatuta baitaude eta inor ez baita ausartzen kontatzera sartzen", inguru arriskutsua delako.
Israelgo Armada "genozidio sistematikoa" egiten ari dela "Gaza iparraldean goseak dauden ehunka mila lagunen aurka", salatu dute.
EFE agentziak galdetua, Armadak ez du gertakarien bertsiorik eman nahi izan.
Deir al Balah eta Gaza hegoaldean ere antzeko erasoak izan direla salatu dute palestinarrek.
Osteguneko erasoari buruzko azalpenak
Gaurko erasoak ostegunean mundua asaldatu zuen erasoaren ondoren datoz. Gaza Hirian, 118 gazatar hil eta beste 760 zauritu zituen Israelgo Armadak laguntza humanitarioa banatzen ari ziren kamioien inguruan.
Biktimak artatu zituzten iturri medikoek hedabide palestinarrei ziurtatu zietenez, gehienek bala eta metraila zauriak zituzten.
Israelgo ordezkariek, baina, diote euren tropek ez ziotela "laguntza humanitarioko konboiari eraso", soldadu batzuek "arpilatzaile batzuei" egin zietela tiro, gehiegi hurbildu zirelako eta "berehalako mehatxua zirelako". "Ihes egitean zapalduta" hil zirela palestinar gehienak defendatu du Israelek.
Atzo, Josep Borrell EBko goi komisarioakk zuzenean Israeli leporatu zion sarraskia.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa