Mundua
UKRAINAKO GERRA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Modu batera edo bestera gerra ahalbidetzen ari diren hainbat enpresa zigortuko dituzte oraingoan, tartean, Errusiak Ukrainan erabiltzen dituen droneak kudeatzen dituztenak.
Kiev (Ukraina), atzo. Argazkia: EFE
Errusiaren aurkako beste zigor-sorta bat adostu dute Europar Batasuneko kideek, Ukrainako gerra abiatu zutela bi urte beteko direnean. 2022ko otsailaren 24an hasi zuen Errusiak Ukrainaren aurkako inbasioa, eta gaurkoarekin, hamahiru zigor-sorta onartu ditu EBk Kremlinaren kontra.
Sare-sozialen bidez eman du EBk akordioaren berri, eta jakinarazi du "orain arteko zabalenetakoa" dela.
Modu batera edo bestera gerra ahalbidetzen ari diren hainbat enpresa zigortuko dituzte oraingoan, tartean, Errusiak Ukrainan erabiltzen dituen droneak kudeatzen dituztenak. Orotara, "inbasioaren 250 arduradun" zigortuko dituzte, gaur adostutakoarekin.
Errusiak gerra abiatu zuenetik EBk hartutako neurriak nabarmendu dituzte goizeko bileran estatukideek, eta Ukraina EBra batzearen inguruan negoziazioa zabaltzeko aukera mahai gainean dagoela esan dute. Era berean, Kieverako 50.000 milioi euroko laguntza aurreikusita du EBk bere aurrekontuetan, datozen urteotarako.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa