Mundua
Opositore errusiarra
EITB Media
Aleksei Navalni opositore errusiarra bat-batean hil da ostiral honetan Artikoko espetxean, Errusiako espetxe-zerbitzuek jakitera eman dutenez.
Alexei Navalni oposiziogile errusiarra 2024ko urtarrilaren 11n. Artxiboko argazkia: EFE.
Albisteak (1)
Europar Batasunak eta AEBk Errusiako agintariei leporatu diete Aleksei Navalni oposizioko kide errusiarraren heriotza. Navalni Jamalia-Nenetsia eskualdeko espetxe batean zegoen zigorra betetzen. EBren esanetan, disidentea bere balioen alde borrokatu zen, eta demokraziaren aldeko borroka ez dela haren heriotzarekin amaitzen aldarrikatu du.
"Europar Batasunak Errusiako erregimena jotzen du heriotza tragiko honen erantzule bakartzat", idatzi du Charles Michele Europako Kontseiluko presidenteak X sare sozialean. Kamala Harris AEBko presidenteordeak, bere aldetik, Vladimir Putin Errusiako presidentearen "basakeriaren beste seinale bat" dela gaineratu du.
Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak adierazi du Errusiak "galdera oso serioak" dituela erantzuteko Navalniren heriotzagatik, eta gertatutakoaren inguruko gertakari guztiak zehazteko eskatu dio Moskuri.
Stephane Sejourne Frantziako Atzerri ministroaren hitzetan, Navalnik "bere bizitzarekin ordaindu du zapalkuntza sistema baten aurkako erresistentzia", Vladimir Putinen erregimenaren aurkakoa.
Olaf Scholz Alemaniako kantzilerrak esan du albistea "izugarria" dela, eta adierazi du bere ausardia ordaindu duela, pozoitze saiakera bat jasan ostean Errusiara itzuli baitzen.
Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearen ustez, "hil egin dute, Vladimir Putin Errusiako presidenteari bost axola zaiolako nor hilko den boterean mantentzeko".
Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Bulegoak bere atsekabea adierazi du, eta "politikarien, giza eskubideen defendatzaileen eta kazetarien jazarpenarekin amaitzeko" eskatu dio Errusiari.
Bestalde, Dmitri Peskov Errusiako Presidentetzaren bozeramaileak politikariaren heriotzaren berri izan eta minutu gutxira esan duenez, Kremlinek ez du informaziorik oposizioko buruzagiaren heriotzaren arrazoiei buruz. Ildo horretan, Errusiako Atzerri Ministerioak Navalniren heriotzaren erantzuleei buruzko akusaziorik ez egiteko deia egin du, autopsiaren emaitzak ezagutzen ez diren bitartean.
"Pertsona baten heriotza beti da tragedia bat (...). Doako akusazioen ordez, moderazioa erakutsi behar da, eta autopsiaren emaitza ofizialen zain egon", adierazi du Atzerri Ministerioak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa