Mundua
GAZA, ERASOPEAN
Agentziak | EITB MEDIA
CIAko eta Mossadeko ordezkari nagusiek Egiptorekin eta Qatarrekin batera eztabaidatuko dute ordezkaritza palestinarrak Parisko negoziazioen aurreko proposamena aldatzeko aurkeztu zituen proposamenak.
Erasoak Gazan. Argazkia: EFE
AEBetako eta Israelgo inteligentzia zerbitzuetako ordezkariak eta Palestinako ordezkaritza bat Kairon bilduko dira astearte honetan, Israelen eta Hamasen arteko gatazkan bitartekari nagusiak diren Egiptoko eta Qatarreko arduradunekin, Gazako Zerrendan balizko su-eten bat eta presoen trukea eztabaidatzeko.
Egiptoko segurtasun-saileko iturri baten arabera, negoziazio saio berri honetan, CIAko eta Mossadeko ordezkari nagusiek Egiptorekin eta Qatarrekin batera eztabaidatuko dute ordezkaritza palestinarrak Parisko negoziazioen aurreko proposamena aldatzeko aurkeztu zituen proposamenak.
Israelgo ordezkaritza Mossadeko, Shin Beten barne segurtasuneko eta Israelgo Armadako ordezkariek osatzen dute; ordezkaritza palestinarrak, berriz, Hamas eta Jihad Islamikoa mugimenduetako ordezkariak ditu.
Abbas-Kamel Egiptoko Inteligentzia Zerbitzu Orokorreko buruak eta herrialde anfitrioiko segurtasun aparatuko zenbait buruzagik parte hartuko dute saioan, Parisko dokumentuari egindako zuzenketei buruzko proposamen palestinarrak eztabaidatzeko eta akordio bat ezartzeko eta su-eten bat deklaratzeko urratsak azkartzen saiatzeko.
Iturriaren arabera, horrek guztiak bi edo hiru hilabete ekarriko lituzke borrokarik gabe, eta denbora horretan presoak trukatzeko akordio bat ezarriko litzateke, su-eten iraunkorra lortzeko eta bake-prozesua berriz abiatzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa