11:01

Mundua

GAZA ERASOPEAN

Israelek bi bahitu erreskatatu ditu Rafahen, eta sarraskia eragin du, 100 hildakorekin, Hamasen arabera

EITB MEDIA

Hamas taldeak Israelgo armadari "zibilen aurkako sarraskia" egin izana leporatu dio gaur, goizaldean bi bahitu erreskatatzeko operazioan, Rafahen, 

0:39
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hamas taldeak Israelgo armadari "zibilen aurkako sarraskia" egin izana leporatu dio gaur, goizaldean bi bahitu erreskatatzeko operazioan, Rafahen, 

"Israelgo armadak gaur gauean Rafahen egindako erasoa eta zibilen aurkako sarraski izugarriak orain arte 100 martiri baino gehiago eragin ditu. Gure herriaren aurkako genozidioaren jarraipena da", adierazi du talde islamistak ohar batean.

Izan ere, Israelgo indarrek bi bahitu erreskatatu dituzte gaur goizaldean Rafahen: Fernando Simon Marman (60 urte) eta Norberto Louis Har (70 urte). Biak urriaren 7an bahitu zituzten.

Los rehenes rescatados

Erreskatatutako bi bahituak.

Israelgo armadako bozeramaile Daniel Hagarik adierazi duenez, Rafahen bihotzean dagoen eraikin bateko erreskate operazioa aire armadaren laguntzarekin egin dute.

Rafahen "genozidioan sakontzea" salatu du Hamasek, hiri horretan 1,4 milioi gazatar -horietatik milioi baino gehiago desplazatuak- bizi diren "baldintza tragikoak" direla eta.  "Baldintza oso zail eta gogorretan bizi diren errefuxiatuentzako gune bihurtu dira kaleak".

Benjamin Netanyahu lehen ministroak Rafahen lurreko erasoaldi militarra zabaltzeko plana iragarri zuen asteburuan, baina zibilak lehenago ebakuatuko zituela agindu zuen. Duela 4 hilabete, gerra piztu zenetik, 28.100 palestinar baino gehiago hil dira Gazaren aurkako erasoaldian.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena