22:13

Mundua

AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

Alec Baldwin berriro inputatu dute, filmatze batean argazki-zuzendaria nahi gabe hiltzeagatik

AGENTZIAK | EITB Media

Mexiko Berriko epaimahaiak bi kargu egotzi dizkio nahi gabeko hilketagatik aktore estatubatuarrari.

  • Alec Baldwin aktore estatubatuarra, artxiboko irudi batean

    Alec Baldwin aktore estatubatuarra, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mexiko Berriko epaimahai batek bi kargu egotzi dizkio Alec Baldwin aktore estatubatuarrari, Rust pelikula filmatzeko lanetan Halyna Hutchins argazki-zuzendaria nahi gabe hiltzeagatik.

Lehen karguak "suzko arma baten erabilera arduragabe bat" aipatzen du, eta bigarrenak, berriz, "besteen segurtasunarekiko axolagabekeria osoz egindako ekintza bat", CNN telebista kateak zabaldutako informazioaren arabera.

Iazko apirilean Mexiko Berriko Fiskaltzak erretiratu egin zituen Rust pelikula filmatzeko lanetan Halyna Hutchins argazki-zuzendaria nahi gabe hiltzeagatik Alec Baldwin aktorearen aurka jarritako karguak, azken horren abokatuek jakitera eman zutenez.

2021eko urriaren 21ean hil zen Hutchins, Baldwinek atrezzoko pistola batekin tiro egin ostean, Rust filmaren grabazioan, Mexiko Berrian.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena