Mundua
MARTE
AGENTZIAK | EITB Media
Europako Espazio Agentziaren Mars Express zundak 20 urte daramatza Marte esploratzen, eta baieztatuko balitz, planeta gorriaren ekuatorean aurkitutako ur kantitate handiena litzateke.
Mars Express zundak Martetik bidalitako irudia. Europako Espazio Agentzia
Europako Espazio Agentziaren Mars Express zundak izotz biltegi handiak aurkitu ditu Marteko ekuatorean, eta baieztatuko balitz, planeta gorriaren ekuatorean aurkitutako ur kantitate handiena litzateke.
Mars Express zundak 20 urte daramatza Marte esploratzen. Duela 15 urte, Medusae Fossae formazio geologikoa ikertzen ari zela 2,5 kilometro arteko biltegiak aurkitu zituen, baina ezin izan zuen argitu zerenak ziren.
Orain, biltegiak uste baino lodiagoak direla zehaztu du, 3,7 kilometrora artekoak, hain zuzen ere.
Hain dira handiak, urtuz gero, 1,5 eta 2,7 metro arteko ur geruza batek estaliko lukeela planeta gorria. Beste era batera esanda, Lurreko Itsaso Gorria betetzeko adina ur kantitatea izango litzateke.
Martera astronautak bidaltzeko ia beharrezkoa da ura aurkitzea. Gainera, orain arte dakiguna aintzat hartuta, misioak ekuatoretik gertu lurreratu beharko luke, poloetatik eta glaziarretatik urrun.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa