Mundua
GERRA GAZAN
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Urriaren 7tik hona 24.448 palestinar hil dira Israelgo armadaren erasoen ondorioz Gazako Zerrendan. Izan ere, azken orduotan 163 pertsona hil dituztela jakinarazi du gaur Gazako Osasun Ministerioak.
Dagoeneko 24.400 dira Gazako Zerrendan hil dituzten palestinarrak. Argazkia: EFE
Gazako Osasun Ministerioak jakitera eman duenez, azken 24 orduetan beste 163 pertsona hil eta 350 zauritu dira Israelgo armadaren erasoen ondorioz. Orotara 24.400 palestinar hil dira Gazako Zerrendan urriaren 7an egindako erasoen ondoren.
"Israelen erasoen ondorioz, balantzea 24.448 hildakora eta 61.504 zauritura igo da", adierazi du Gazako Osasun Ministerioak, eta azken 24 orduetan Israelgo Armadaren erasoen ondorioz 163 hildako eta 350 zauritu baieztatu direla zehaztu du.
Era berean, Facebook-en argitaratutako ohar labur batean azpimarratu duenez, "biktima batzuek hondakinen azpian eta kaleetan jarraitzen dute, eta anbulantziak eta Defentsa Zibileko langileak ezin izan dira haiengana iritsi".
Gazako agintariek adierazi dutenez, hildakoen artean gutxienez 10.000 haur daude, eta 7.000 pertsona baino gehiago desagertuta daude.
WAFA albiste agentzia palestinarrak jasotako informazioen arabera, gutxienez 25 pertsona hil dira azken orduetan Israelek Gaza hiriko Daraj auzoaren aurka egindako bonbardaketa batean. Era berean, gaur goizaldean zazpi gorpu berreskuratu dituzte Naser Ospitalean(Jan Yunis, hegoaldea).
Mediku palestinarrek, gainera, gaixotasun kronikoak dituzten 350.000 gaixo inguruk duten arriskuaz ohartarazi dute, botika gutxi dagoelako eta Israelek Zerrendako sistema medikoari egindako erasoaldiak kalte larriak eragin dituelako.
Bahitutako bi israeldarren heriotza baieztatu dute
Bestalde, Israelgo agintariek baieztatu dute bi bahitu israeldar hil dituztela Gazako Zerrendan: Yossi Sharabi (53 urte) eta Itay Svirsky (38 urte).
Hamasek eta beste milizia islamistek bahituta dituzten 136 bahituen artean 27 lagun hil dira gatibutzan, Israelgo datu ofizialen arabera.
Hamasek urriaren 7ko erasoan bahitu zituen 240 pertsonetatik 110 bizirik askatu dituzte, horietako 105 azaroan egindako su-eten akordio batean; Armadak, berriz, gatibutzan hildako beste hamaika bahituren gorpuak berreskuratu ditu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa