21:16

Mundua

EKIALDE HURBILA

Yemengo huthiek AEBko merkantzia ontzi bati eraso egin diote Itsaso Gorrian, tentsioa areagotuz

AGENTZIAK | EITB Media

Yahya Sarea huthien bozeramaile militarrak erasoa aldarrikatu du, eta AEBk eta Erresuma Batuak egindako erasoei erantzungo dietela zin egin du.

  • Yahya Sarea huthien bozeramaile militarra

    Yahya Sarea huthien bozeramaile militarra. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tentsioak baretu gabe jarraitzen du Ekialde Hurbilean, eta huthiek AEBko merkantzia ontzi bati eraso egin diote Itsaso Gorrian. Dena dela, ez da itsasontzia hondoratu eta ez da inor zauritu. Huthiek beren gain hartu dute erasoa, eta, horri erantzunez, Ameriketako Estatu Batuek eta Erresuma Batuak bonbardaketak egin dituzte Yemenen.

Ameriketako Estatu Batuen Aginte Zentralaren (CENTCOM) ohar baten bidez zabaldutako informazioaren arabera, aipaturiko gertaera Yemenen 16:00ak zirenean gertatu da, eta erasoa jasan duen ontzia Hego Koreatik Suezeko kanalera zihoan.

Ordu batzuk geroago, Yahya Sarea huthien bozeramaile militarrak ekintza aldarrikatu du telebistan egindako hitzaldi batean, eta AEBk eta Erresuma Batuak abiarazitako erasoei erantzungo dietela agindu du.

Huthien azken erasoaren ostean, AEBk eta Erresuma Batuak gidatutako koalizioak bonbardaketak egin ditu Al Hudeida aireportuaren inguruan. Dena den, orain arte ez dituzte erasoak bere gain hartu.

Ameriketako Estatu Batuek (AEB) eta Erresuma Batuak ostiralean hasi zituzten Yemenen aurkako bonbardaketak, huthiek Itsaso Gorrian ontzien aurkako erasoak egiten jarraitzen dutela argudiatuta.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena