Mundua
AMERIKETAKO ESTATU BATUAK
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Kapitolioko gertakarien hirugarren urteurrenaren bezperan, AEBko presidenteak hauteskunde kanpainari ekin dio berriro, demokraziaren aldeko hitzaldi batekin eta Donald Trumpen aurkako kritika gogorrekin.
Joe Biden, AEBko presidentea, Pennsylvanian eskainitako hitzaldian. Argazkia: EFE
Joe Biden AEBko presidente eta azaroko presidentetzarako balizko hautagai demokratak adierazi duenez, ez du onartuko bere aurkari nagusiak, Donald Trump errepublikanoak, "gure demokrazia desbideratzea".
"Ez dut sinetsi nahi 2024an guk, estatubatuarrok, munduko naziorik handiena izatea ahalbidetu gaituen askatasunetik aldentzea erabakiko dugunik", esan du Bidenek ostiral honetan, Pennsylvanian egindako hitzaldian. "Demokraziak gure kausa nagusia izaten jarraitzen du, eta munduan ez dago AEB baino herrialde hobeagorik mundua gidatzeko", esan du.
Bidenen arabera, argi dago estatubatuarrek zer aukera nahiago duten: "Trumpen kanpaina berari buruzkoa da, ez AEBren ingurukoa, ez zuei buruzkoa; bere hauteskunde kanpaina iraganarekin tematuta dago, ez etorkizunarekin. Gure demokrazia sakrifikatu nahi du, boterera iritsi".
"Gure kanpainak AEBko demokrazia babestea eta indartzea du oinarrian", argudiatu du Bidenek, George Washington aipatu aurretik, Ingalaterraren aurkako gerran "misio argi batekin" lan egin zuela ziurtatuz.
Bidenen ustez, demokrazia "gure garaiko gairik premiazkoena" da gaur egun. Hala, indarkeria politikoa ez gaitzestea aurpegiratu dio Trumpi, batez ere 2021eko urtarrilaren 6an Kapitolioan izandako gertaeren ostean.
"Entzun argi eta garbi: nik esango dut Trumpek esango ez duena. Indarkeria politikoa ez da inoiz onargarria Estatu Batuetako sistema politikoan. Inoiz ez. Ez du lekurik demokrazian, inola ere ez", esan die Bidenek estatubatuarrei.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa