Mundua
EKIALDE HURBILA
AGENTZIAK | EITB Media
Libanoko Atzerri ministroak azpimarratu duenez, Hezbollah mugimendu xiitarekin hitz egiten ari dira eta 24 ordu itxaron beharko da erasoari erantzuten dioten ala ez jakiteko.
Israelen erasoa Beiruten (Libano). Argazkia: EFE
Israelek Hamasi Beiruten eraso egin eta biharamunean, tentsioa ez da baretu Israelen eta Libanoren artean. Atzo, ustez, Israelek Libanoko hiriburuan drone batekin egindako eraso batek gutxienez sei pertsona hil zituen, tartean Saleh al Arouri milizia palestinarraren beso politikoaren 'bigarrena'.
Abdala Bu Habib Libanoko Atzerri ministroak BBC 4 irrati kateari eskainitako elkarrizketan nabarmendu duenez, Libanoko Gobernua Hezbollah mugimendu xiitarekin hitz egiten ari da bi herrialdeen arteko mugan aspaldidanik bizi den tentsioa are gehiago ez zabaltzeko.
Atzerri ministroaren arabera, datozen 24 orduak erabakigarriak izango dira erasoari erantzuten dion ala ez jakiteko. "Oso kezkatuta gaude, libanoarrek ez dute Israelekin gerra bat nahi", gaineratu du.
Ildo horretan, adierazi du "Hezbollak berak ere ez duela eskualdeko gerra bat nahi". Halaber, Israel presionatzeko eskatu die mendebaldeko herrialdeei, Gazan eta Libanon erasoak egiteari utzi diezaion.
Libanoko Gobernuaren erreakzioa ezagutu aurretik, Hezbollahk azpimarratu du erantzun egingo duela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa