Mundua
Asia
Agentziak | EITB Media
Lurrikararen epizentrotik gertu dauden herrietan oraindik ari dira eraikin eta egitura eroriak kuantifikatzen saiatzen. Gainera, 14 hiri eta herri ur eta energia mozketak jasaten ari dira.
Gizon bat, eraitsitako egituren albotik ibiltzen. Argazkia: EFE
Astelehenean Japoniako erdiguneko mendebaldeko kostaldea astindu zuen 7,6 graduko lurrikarak 73 hildako utzi ditu gutxienez, bertako agintariek asteazken honetan jakitera eman dutenez. Bitartean, udalerriak kalteak zenbaterainokoak diren ebaluatzen saiatzen ari dira, eta erreskate taldeak lanean ari dira bizirik atera diren pertsonak aurkitzeko.
Lurrikararen epizentrotik gertu dauden herrietan -Wajima, Noto edo Suzu, kasu-, udalak oraindik ari dira eraikin eta egitura eroriak kuantifikatzen saiatzen.
Guztira, 14 hiri eta herrik ur mozketak jasan dituzte, baina gaurtik aurrera hornidura berrezartzea espero da. Gainera, 33.900 etxe inguruk energia mozketak jasan dityzte Ishikawan, dardarak gehien kaltetu duen prefekturan.
Lurrikara gertatu eta bi egunera, oraindik zaila da kalteen irismen osoa ezagutzea, kaleak eta errepideak blokeatzen dituzten hondakin, zanga edo lur jasotze kopuruagatik.
Gainera, eguraldia ere ez dute alde eskualde kaltetuenetan, euria eragozpena izaten ari baita sorospen helikopteroentzat.
Asteartean argitaratutako azken datuen arabera, 57.000 pertsona baino gehiagok ebakuatuta jarraitzen zuten Ishikawa eta Niigata prefekturetan, eta Auto Defentsa Indarretako (Armada) mila bat lagun erreskate eta laguntza lanetan ari ziren.
Lurrikara hau, Japoniako suntsitzaileena 2016tik (Kumamotoko prefekturan piztutako lurrikara batek 200 hildako baino gehiago utzi zituenean), 7. mailan erregistratu den lehena da 2018tik, lurrikara bat 7. mailara iritsi zenetik Hokkaido uhartean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa