10:08

Mundua

Emakumeen aurkako indarkeria

Rohan Dennis txirrindularia atxilotu dute bere emaztea hiltzea leporatuta

EITB MEDIA

Erretiroa hartu berri duen 33 urteko txirrindulariari Melissa Hoskins emaztea, txirrindulari profesional ohia, autoarekin harrapatzea egozten diote.

  • Rohan Dennis Australiako selekzioarekin lehiatzen. Argazkia: Efe

    Rohan Dennis Australiako selekzioarekin lehiatzen. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Rohan Dennis txirrindularia, amaitu berri den denboraldian erretiroa hartu duena, atxilotu dute Australian, Melissa Hoskins emaztea hiltzea leporatuta.

Bertako hedabideek zabaldu dutenez, 33 urteko txirrindulariak, modalitate desberdinetan munduko txapeldun izan denak, autoarekin harrapatu omen du emaztea Medindien (Adelaida). Biktima ospitalera eraman dute, baina zauri larriak zituen, eta hil egin da.

Hoskinsek 32 urte zituen, eta txirrindulari profesional ohia zen. Munduko txapeldun izandakoa ere bazen, eta domina ugari eskuratu zituen bere ibilbide profesionalean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena