Mundua
DEKRETUA
EITB MEDIA
Premiazko Beharraren Dekretuak 300 arau baino gehiago erreformatzea aurreikusten du, helburu jakin batekin: "Argentina munduko potentzia izatea".
Javier Milei, Argentinako presidentea. Argazkia: EFE
Javier Milei Argentinako presidenteak 300 arau baino gehiago erreformatzea aurreikusten duen plan ekonomikoa iragarri du bart, "Argentinako ekonomia berreraikitzeko oinarriak ezartzeko eta gizabanakoei askatasuna eta autonomia itzultzeko, Estatua gainetik aterata". Helburua, "Argentina munduko potentzia izatea" dela gaineratu du.
Premiazko beharraren dekretuak (DNU) Estatuko enpresa "guztiak" sozietate anonimo bihurtu nahi ditu, ondoren "pribatizatzeko", Argentinako ekonomia deserregularizatzeko asmoz.
"Inoizko herentziarik txarrena jaso dugu", deitoratu du Argentinako estatuburuak bere planaren berri eman duenean.
Gobernuaren programak hainbat puntu aurreikusten ditu, besteak beste, Alokairuen Legea indargabetzea, futbol-klubak sozietate anonimo bihurtzeko aukera, hala nahi izanez gero, eta Argentinako Airelineen akzio-paketea osorik edo zati batean lagatzeko baimena ematea.
Ezohiko bilkurak Kongresuan
Dekretua Legebiltzarrera bidaliko du Mileik, bilkura berezi batean onartzeko asmoz. Planak Hornidurari buruzko Legea indargabetzea aurreikusten du (enpresei zigorrak ezartzea aurreikusten du Lege horrek produktu jakin batzuen eskasia dagoenean), baita Gondolen Legea indargabetzea ere, supermerkatuak enpresa txikiek fabrikatutako produktuen gutxieneko kopuru bat eskaintzera behartzen dituena.
Neurrien artean ere, Aduana Kodearen erreforma aurreikusten da, nazioarteko merkataritza "errazteko" xedearekin, Mileiren hitzetan.
Mileik iragarritako planak, Buenos Airesko kaleetan protestak eragin du.
Protestak Argentinako hiriburuan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa