Mundua
Konstituzio-plebiszitua
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Emaitza porrota izan da Alderdi Errepublikano ultraeskuindarrarentzat, funtsezko garrantzia izan baitu testu berriaren idazketan. Proposamen horrek migrazio irregularra gogortzea proposatzen zuen, eta abortuaren legea berrikusteko atea irekitzen zuen.
Team Patriota deituriko taldeko kideek plebiszitu konstituzionalaren emaitzak ospatu dituzte. EFE.
Txiletarrek uko egin diote, urtebete pasatxoan bigarrenez, eskuinak eta ultraeskuinak bultzatutako Konstituzio berriaren proposamenari. Horrenbestez, duela lau urte hasitako prozesu konstituziogile luze eta konplexu bati amaiera emango dio Txilek, herrialde horretako demokraziaren protesta-boladarik handienaren ondoren, eta Augusto Pinocheten diktaduratik (1973-1990) jasotako eta askotan erreformatutako Konstituzioari eustea erabaki du.
Botoen % 99,65 baino gehiago zenbatuta, hautesleen % 55,76k uko egin diote ultraeskuinak eta eskuin tradizionalak osatutako zigilu kontserbadoredun testuari, eta % 44,24k onartu egin dute.
Testua arbuiatzeko aukera herrialdeko hamasei eskualdeetatik gehienetan nagusitu da, bereziki hiriburuan, Valparaison (erdialdean) eta Atacama eta Antofagasta iparraldekoetan, non ia 20 puntuko aldea egon den. Konsituzio proposamen berriak, besteak beste, migrazio irregularraren tratua gogortzen zuen eta abortuaren legea berrikusteko atea irekitzen zuen.
Emaitza, inkesta guztiek iragarritakoa, porrot handia da Alderdi Errepublikano ultraeskuindarrarentzat, eskuinaren indar hegemoniko bihurtu nahi baitzuen.
Jose Antonio Kast Alderdi Errepublikanoko presidente ultraeskuindarrak plebiszituan bere alderdiak izandako porrota onartu du, eta "politika Txileko herriarekin zorretan" geratu dela esan du, "adostasunezko proposamen konstituzionala idazteko gai izan ez delako".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa