12:20

Mundua

Peru

Peruko Auzitegi Konstituzionalak eskatu du Fujimori "berehala" askatzeko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Halaber, Vicente Fernandez Tapia epaileari "gogor kargu hartzea" ebatzi du. Hain zuzen ere, berorri dagokio iragan astean Konstituzionalak onartutako kaleratze agindua gauzatzea. 25 urteko espetxe zigorra ari da betetzen Fujimori Barbadilloko kartzelan, gizateriaren aurkako delituengatik.

  • Peruko presidente ohi Alberto Fujimori

    Peruko presidente ohi Alberto Fujimori

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Peruko Auzitegi Konstituzionalak iragan asteartean ezagutarazi zuen Alberto Fujimori (1990-2000) presidente ohiari onartutako habeas corpus prozeduraren gaineko ebazpena, eta "lehenbailehen" askatzeko agindua eman du. Barbadilloko kartzelan 25 urteko zigorra betetzen ari da Fujimori, gizateriaren aurkako delituengatik.

"Auzitegi Konstituzionalak agintzen du Espetxeen Institutu Nazionalak eta Barbadilloko kartzelako zuzendariak gaur bertan aske uzteko Alberto Fujimori", dio ebazpenak.

Halaber, Vicente Fernandez Tapia epaileari "gogor kargu hartzea" ebatzi dute epaileek. Hain zuzen ere, berorri dagokio iragan astean Konstituzionalak onartutako kaleratze agindua gauzatzea. 

Hartara, "habeas corpus epaiak betetzeko orduan, ardura handiagoarekin jokatzeko" eskatu diote Konstituzionaleko magistratuek Fernandez Tapia epaileari.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena