Mundua
Ekialde Hurbila
Agentziak | EITB media
Palestinar Aginte Nazionalak "nazioartearen babesa" eskatu du NBEko Segurtasun Kontseiluaren aurrean. Bestalde, Israel su-eten iraunkor baten aurka agertu da, "Hamasen terrorearen erreinua" sendotzeko soilik balioko duela argudiatuz.
Gazako iparraldea suntsituta Israelen erasoen ondorioz. Argazkia: EFE
Riad al Maliki Palestinar Aginte Nazionaleko Atzerri ministroak "nazioartearen babesa" eskatu du NBEko Segurtasun Kontseiluaren aurrean, uste baitu Gazako Zerrendan gertatzen ari dena ezin dela "gerra" gisa deskribatu, baizik eta "inork justifikatu ezin duen sarraskia" dela eta horri amaiera eman behar zaiola.
Atzerri ministroak Israel Palestina "mapatik ezabatzen" ari dela salatu du, nahiz eta Tel Aviv munduaren aurrean kexu azaldu bere suntsiketaren mehatxuari aurre egin behar diolako. "Historiatik eta geografiatik kanporatuak izaten ari gara", ohartarazi du Al Malikik.
76 years ago, the UN recommended partitioning #Palestine against the wishes of its majority indigenous Palestinian population, violating Palestinians' right to self-determination. As Israel's genocidal acts against Palestinians in Gaza continue, this ¿ is even more relevant. https://t.co/6KHACJdaWs
— Josh Ruebner (@joshruebner) November 29, 2023
"Israelek 15.000 palestinar baino gehiago hil ditu (...) Ez zuten bizia galdu, kendu egin zieten", gogorarazi du diplomazia palestinarreko buruak,"historia modernoan aurrekaririk ez duen erritmoan" areagotzen ari den biktimen balantzea egitean, Nazio Batuetako arduradunek ere inoiz ohartarazi duten bezala.
Gaineratu duenez, "bidegurutze historiko" baten aurrean dago Palestina, eta berretsi du "bakerako bide bakarra" Estatu bat sortzea dela. Ildo horretan, "ezin da Palestina Gazarik gabe izan", adierazi du, "historia nazionalean leku berezia duen lurraldea baita", eta orain "odoletan" eta "sufritzen" ari da.
"Inpunitatea (israeldarra) amaituko duen nazioarteko ekimen bat behar dugu, egunero eta egun argiz gertatzen diren krimenak errepika ez daitezen", esan du Al Malikik Segurtasun Kontseiluan egindako hitzaldian. Gaza babestearen aldeko ebazpen bat onartu zenetik lehen aldiz bildu da Segurtasun Kontseilua gatazkaz hitz egiteko.
Gilad Erdan Israelek NBEn duen enbaxadorea, bere hitzaldian zehar, Hitlerren argazki bat eskuan duela. Argazkia: EFE
Bestalde, Israel Gazan su-eten iraunkor baten aurka agertu da, "Hamasen terrorearen erreinua" sendotzeko soilik balioko duela argudiatuz, Gilad Erdan NBEn duen enbaxadorearen hitzetan.
Erdanek "txundigarritzat" jo du Segurtasun Kontseiluak edo "Nazio Batuen beste edozein organok" oraindik "Hamasen krimen basatiak" gaitzetsi ez izana, "aitzakiarik gabeko erasoa" eta "gaiztakeria hutsa".
"Argi dago NBEn konponbidea lortzeko benetako interesik ez dutenak daudela. Erakunde guztiak dira orain Israelen aurkako armak", kritikatu du enbaxadoreak, eta Iran Ekialde Hurbil osoa ezegonkortzeko eta Hamas eta Hezbola bezalako erakundeei laguntzeko jokatzen ari den "papera" salatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa