08:28

Mundua

Gerra Sirian

Armadak Alepoko errebeldeen gotorleku garrantzitsu bat suntsitu du

Erredakzioa

Bashar al Assaden aldeko soldaduak Alepo hegoaldeko Salaheddine barrutian sartu dira eta bertan zeuden errebelde guztiak hil dituzte. Era honetara aurkarien aurrera pausoak geldiarazi dituzte.

01:14
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Siriako presidentearen aldeko soldaduak Alepoko hegoaldean dagoen Salaheddine barrutira sartu eta errebeldeen gotorlekua suntsitu dute. Bertan zeuden ia errebelde guztiak hil dituzte. Siriako telebistaren arabera, horrela, hiriko zati garrantzitsu bat berreskuratu du armadak.

Siriako armada Alepoko beste zonaldeetan ere sartu da, Bab al Hadeed edota Bab al Nayraben esaterako, eta bertan aurkitutako aurkari guztiak hil dituzte. Siriako telebistaren arabera, ehundaka 'terrorista' hil dituzte.

Errebeldeentzat gotorleku garrantzitsua zen suntsitutako Salaheddineko barrutia, baina erregimenak egin duen sarraski berriaren aurrean, bizirik geratu direnek ihes egin behar izan dute.

Halere, Salaheddineko errebeldeen bozeramaile batek esan duenez, armadak ez du guztiz kontrolpean hartu barrutia, Siriako telebistak jakinarazi duen modura eta borrokak oraindik jarraitu egiten dute.

Barruti honetako errebeldeak egoera tamalgarrian daudela ere gaineratu du bozeramaile honek, janaririk  gabe daudelako adibidez. Bien bitartean, presidentea inbasio gehiago prestatzen ari da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena